BIM Euskadi Behatokia

Zer da BIM Euskadi Behatokia?

BIM Euskadi Behatokia azterketa- eta jarraipen-tresna bat da, BIM metodologiak Euskadiko kontratazio publikoan duen ezarpen-maila ezagutzeko aukera ematen duena.

Behatokiak sistematikoki arakatzen eta aztertzen ditu BIM eskakizunak betetzen dituzten lizitazio publikoak, eta haien bilakaerari, ezaugarriei eta irismenari buruzko informazio egituratua sortzen du.

Tresnak funtsezko adierazleak (KPIak) aztertzen ditu, alderdi hauek ebaluatzeko: kontratuen tipologia, lurralde-banaketa, administrazio sustatzaileen garrantzia eta kontratazio-prozesuetan BIM eskakizunek duten integrazio-maila, besteak beste.

Emaitzak kontsultarako ingurune ireki baten bidez aurkezten dira. Ingurune horrek aldizkako txostenak eta datu-bistaratzeak hartzen ditu barne, eta informazio eguneratua izatea ahalbidetzen die administrazioei nahiz sektoreko enpresa eta profesionalei.

BIM Euskadi Behatokia sarbide askekoa da, gardentasuna sustatzeko, merkatua hobeto ezagutzeko eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko, BIMa lurraldean ezartzeko prozesuan.

BIM metodologiak Euskadin duen ezarpena kontrolatzeko panela

BIM Euskadi Txostenak

BIM metodologiak Euskadin duen ezarpena kontrolatzeko panela
BIM metodologiaren ezarpena EAEn. 2025
BIM lizitazioak. Estatuko eta EAEko analisia. 2025eko 1. seihilekoa
BIM metodologiaren ezarpena EAEn eta Estatukoarekiko alderaketa. 2020-2024
BIM metodologiaren ezarpena EAEn. 2022-2024
Eraikuntza Publikoa. 2019