Gobernantza
BULTZADA INSTITUZIONALA
BIM Euskadi Batzordea elkarlaneko gobernantza-eredu batean oinarritzen da. Eusko Jaurlaritzak gidatzen du, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren bidez, aktibo publikoen eraikuntzan eta kudeaketan BIM metodologia ezarriz joateko.
Laguntza teknikoaz eta dinamizazioaz BUILD:INN – Basque Construction Cluster erakundea arduratzen da; zehazki hauetaz:
JARDUERAK ETA LANTALDEAK KOORDINATZEAZ.
ADMINISTRAZIO, ENPRESA ETA PROFESIONALEN PARTE-HARTZEA ANTOLATZEAZ.
BIM EUSKADI ESTRATEGIAREN TRESNAK, GIDAK ETA EKINTZAK GARATZEAZ.
ORGANO SUSTATZAILEA
LAGUNTZA TEKNIKOA
ELKARLANEAN OINARRITUTAKO EREDUA
BIM Euskadi Batzordea elkarlaneko gobernantza-eredu baten arabera jarduten du, eta eraikuntzaren sektoreko funtsezko eragile guztiak hartzen ditu barne.
Ikuspegi horrek bermatzen du ekimenek sektorearen benetako premiei erantzutea, eta BIM metodologia modu koordinatu eta jasangarrian ezarri ahal izatea.
Parte-hartzaileak:
Obra planifikatzeaz, sustatzeaz eta kontratatzeaz arduratzen diren administrazio publikoak.
AECO (arkitektura, ingeniaritza, eraikuntza eta operazioak) sektoreko enpresak.
LAN-EGITURA
BIM Management Officea (BMO) Batzordeari estrategiaren inguruan aholkuak emateko eta laguntzeko organo teknikoa da.
BIM metodologia ezartzen esperientzia duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalek osatuta dago, eta eginkizun nagusi hauek ditu:
- Ikuspegi teknikoa eta ezagutza espezializatua eskaintzea.
- Lan-ildoak eta proposamen estrategikoak baliozkotzea.
- Batzordearen estrategia sektoreko errealitate operatiboarekin lotzea.
LANTALDEAK
Gaikako lantaldeek aukera ematen dute BIM metodologia ezartzeari buruzko gai zehatzak jorratzeko eta sektore osoarentzako ezagutza erabilgarria sortzeko.Administrazio, enpresa, teknologia-zentro eta profesionalen ordezkariek hartzen dute parte. Eginkizun hauek ditu:
Proposamen, gida eta tresna praktikoak sortzea.
Sektoreko benetako beharrak identifikatzea.
Prozesuen eta datuen estandarizazioa eta lankidetza erraztea.