BIM Liburutegia

KREDITUAK:

Plataforma hau BIM Liburutegiaren behatokiaren parte da, eta BUILDING SMART SPANISH CHAPTER erakundearen webguneko edukian dago. Datu-base bibliografikoa 2009an sortu zen, eta erakunde hauek arduratzen dira horren funtzionamenduaz eta eguneratzeaz: Berrilan, BIM Channel, SocialTek Podcast, Gestproject eta Butic The New School. Doan integratuta dago Micad Global Group eta Berrilan enpresek garaturiko Gestproject® softwarean, FREE doako bertsioan.

Liburutegiak nazioarteko BIM erreferentziazko dokumentazioa biltzen du, eta, besteak beste, gida, eskuliburu, EIR, estandar, araudi eta protokoloetarako zuzeneko estekak eskaintzen ditu. Halere, liburutegiaren aberastasuna ez da hor geratzen, etengabe gehitzen baitira AECO sektoreko profesional eta enpresentzat interesgarriak diren erregistro berriak.

Dokumentu honetako edozein informazio partzialki edo osorik erabiltzen bada —hau da, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak eta abar—, berariaz aipatu behar dira argitalpenaren iturria eta data.

Liburutegiaren parte izan behar lukeen dokumenturen bat ezagutzen baduzu, inprimaki hau bete dezakezu: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScQpUSKwxtuHFAeuEjPyjl9NVQk9iAzNiG12YDrpkhpvVcntg/viewform