EUBIM Ebaluazioa
METODOLOGIA
Atal honetan, Handbook – Calculating Costs and Benefits for the Use of BIM in Public Tenders (Europako Batzordea, 2021) gidaren esparru metodologiko ofiziala zehazten da. Eraikuntzarako informazio-modelaketaren eragin ekonomikoa ebaluatzean erabiltzeko estandar objektibo bat ematearren diseinatu zen gida hori.
Metodologiaren helburua
Administrazio publikoei tresna estandarizatu eta erreproduzigarri bat eskaintzea da metodologiaren helburu nagusia, eta asmo hauek betetzea:
- Kontratu publikoetan BIM metodologia ezartzearen benetako inpaktu ekonomikoa ebaluatzea.
- Proiektu beraren egoera tekniko eta finantzarioak «BIMik gabe» —oinarrizko lerroa— eta «BIMarekin» alderatzea.
- Value for Money erabakiak arrazoitzea, datu enpiriko kontrastatuetan oinarrituta.
- Aurrezpen kuantifikagarria neurtzea, aktiboaren bizi-zikloaren fase guztietan: diseinua, obra, operazioa eta mantentzea).
Ikuspegi orokorra
Metodologia hiru datu-iturri sendo hauen analisi enpiriko batean oinarritzen da: Europan egindako 122 inkesta kuantitatibo, 40 elkarrizketa kualitatibo eta kasu erreal egiaztagarrien 6 azterlan.
BIMarentzako kostu-irabazien analisia (CBA) egiteko tresna espezifiko bat erabiltzen du sistemak, erabiltzailearen datu propioak eta Europako merkatutik lortutako ratio enpiriko eta probabilistikoak konbinatzen dituena.
Metodologia aplikatzeko faseak
Kalkulatze-prozesuak datuak biltzeko eta prozesatzeko sekuentzia egituratu bati jarraitzen dio:
1.- Proiektuko datuak sartzea. Oinarrizko ezaugarriak zehazten dira: aurreikusitako inbertsioa, aktibo-mota (eraikuntza edo azpiegitura), iraupena, konplexutasuna eta informazio-betekizunak (LOD/LOI).
2.- Erakundearen datuak sartzea. Bezero publikoaren profila sartu behar da, eta inplikatutako teknikarien kopurua, orduko soldata-kostuak eta BIM proiektuen urteko bolumena, inbertsioak hainbanatzeko.
3.- Heldutasun-maila (MLa) zehaztea. Erakundearen BIM ahalmena Bew & Richards eskalaren arabera sailkatzen da (0tik 3ra), eta horrek automatikoki doitzen ditu ereduaren efizientzia-koefizienteak, kostuak eta irabaziak.
4.- BIMaren zuzeneko kostuak kuantifikatzea. Modelatze-orduen, trebakuntzaren, lizentzia-eskuratzeen, hardware espezializatuaren eta kanpo-aholkularitzako zerbitzuen kostu gehigarriak kalkulatzen dira.
5.- Konparaziozko egoerak eraikitzea.
- BIMik gabeko egoera: lizitazioaren, obran egiten diren aldaketen eta mantentze analogikoaren kostu tradizionalen erreferentzia da.
- BIMa duen egoera: oinarrizko egoeraren gaineko portzentajezko murrizketa enpirikoak aplikatzen ditu partida kritikoetan, hala nola akatsetan, auzietan eta efizientzia operatiboan.
6.- Análisis de Sensibilidad: El sistema genera tres proyecciones (Rango Base, Optimista y Pesimista) para evaluar el riesgo y la variabilidad de los resultados.
Funtsezko adierazleak eta metrikak
Inbertsioaren bideragarritasuna zehazteko, egoeren arteko kutxako fluxuen diferentzialari aplikatutako adierazle finantzario estandarrak erabiltzen ditu metodologiak (Europako Batzordea, 2021).
- NPV (net present value / balio eguneratu garbia): BIMa erabiltzearen ondoriozko irabazi garbia guztira, egungo diru-balioan adierazia.
- ENPV (economic net present value / balio eguneratu garbi ekonomikoa): monetizatutako kanpo-efektuak hartzen ditu barne, hala nola CO2-aren isurtzeak murriztea edo lan-istripuak gutxitzea.
- BCR (benefit-cost ratio / kostu-irabazien ratioa): guztizko irabazien eta kostu gehigarrien arteko erlazioa. BCRa > 1 denean, inbertsioa errentagarria da.
- ROI (return on investment / inbertsioaren itzulera): digitalizazioan inbertitutako kapitalaren gaineko errentagarritasun-ehunekoa.
- Itzultzeko epealdia: sortutako aurrezkiek BIMean egindako hasierako inbertsioa konpentsatzeko behar duten denbora.
Kasuak eta berariazko mugak
Metodologiak argi finkatzen ditu irismen eta murrizketa teknikoak.
- Epealdia: eskuliburuak 20 urteko epealdi estandarra erabiltzen du eragiketan, eta % 3ko deskontu-tasa administrazio publikoetako kalkuluetarako.
- Kanpo-efektuak: ENPVak ingurumen- eta gizarte-inpaktuak sartzea ahalbidetzen duen arren, oinarrizko finantza-azterketak zuzeneko kostuak aurreztean jartzen du arreta.
- Epeak mugatzea: eskuliburuak ez du datu enpiriko kuantifikaturik ematen obraren diseinu- edo gauzatze-faseen iraupena murrizteari buruz; denbora aurrezten dela onartu arren, ez da automatikoki sartzen kalkulu ekonomiko ofizialetan, Europako azterketan ehuneko egiaztagarririk ez dagoelako.
- Heldutasunagatiko modulazioa: aurrezkiak ez dira finkoak; heldutasun txikia (MLa: 0-1) dutenek pertsonal-kostu handiagoak eta irabazi txikiagoak dituzte heldutasun handia (MLa: 2-3) dutenek baino.