Ibaia Eraikina
ZAMUDIO
DATU NABARMENAK
SUSTATZAILEA:
IBAIZABAL BEHEKALDEKO INDUSTRIALDEA SA (IBISA)
INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
SPRILUR SA, A4 ARQUITECTOS SLP, CONSTRUCCIONES OLABARRI
HASTE-DATA:
2019-2021 (obra-amaiera)
PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
5C2 lurzatia, Pinoa industrialdea, Zamudio
BESTE DATU NABARMEN BATZUK:
Multzoak 2.598,55 m² ditu
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Behekoak neurritsuagoak dira; goikoak, berriz, bereziagoak eta garaiagoak, eta solairuartekoa eta zubi-garabia izateko aukera eskaintzen dute.
Programa antolatzeko, trazadura ortogonaleko erretikula modular bat baliatzen da, erregularra eta trinkoa, geometria garbi eta bakundun bolumenekin.
Proposamen malgua da, taldekatzeko moduko oinarrizko modulu bat abiapuntutzat hartzen duena, sortzen diren askotariko eskaerei erantzun ahal izateko.
Solairu bakoitzak bost modulu ere har ditzake.
Sarbideak elementu berezi batez daude markoztatuta, fatxadan nabarmendutako kaxa gisa, eta oinezkoentzako atea, hartuneen armairua eta identifikazio-kartela ditu.
Ibilgailu-sarbidea, berriz, fatxada-planoan dago, eta, hala, biraketa-erradio handiagoa lortzen da.
Eraikuntzako materialak eta sistemak aukeratzean, eraikuntza-soiltasuna lehenetsi da; baina, horretaz gainera, kontuan hartu dira estetika, funtzionaltasuna eta erabilera intentsiboa, iraunkortasuna eta mantentze-lanetarako erraztasuna.
BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK
BIM erabilerak
- Informazio zentralizatua.
- Eredua, fase guztietan informazioa transferitzeko iturri bakar eta koherentea.
- 3D-ko eredutik abiatuta, 2D-ko planoak lortzea.
- Neurketak eta ziurtapen-prozesurako partida garrantzitsuak lortzea.
- Proiektu eta diziplinen 3D-ko koordinazioa eta berrikuspena.
- Gatazkak detektatzea.
- 3D-ko BIM modelatua eraikuntzarako.
- Obraren kontrola eta jarraipena.
- Eredua eguneratzea, obra-amaierako dokumentazioa lortzeko.
- Aktiboa kudeatzeko eredua (mantentze-lana, 7D).
Eskakizunak
- Eredu federatua eta natiboak, diziplinari dagokion informazio-mailarekin.
- Talka-txostena.
- Oniritzia lortzeko dokumentazioa, ereduetatik aterata.
- Partida garrantzitsuen neurketak lortzea.
- Aldian-aldian eguneratutako BEPa, eraikuntza-fasean lagungarri gisa baliatzeko.
Ereduei buruzko informazioa
- Arkitektura-eredua, proposamena egoki definitzeko beharrezko planoekin.
- Egitura-eredua.
- Urbanizazio-eredua.
- Gatazkak koordinatzeko, antzemateko eta konpontzeko eredu federatua.
LORTUTAKO HELBURUAK
Helburu hauek lortu dira, nagusiki, jabeek enkargua garatzeko eta BIM metodologia esperientzia pilotu gisa abiarazteko hasieran ezarritako irizpide orokorretan oinarrituta:
- Esperientzia pilotu gisa balio izatea.
- Informazio-eredu zentralizatu bat edukitzea.
- Diseinu-soluzioak bistaratzea eta erabakiak hartzeko prozesuei euskarria ematea.
- Informazioa sortzea eta bistaratzea, diseinu-fasean erabakiak errazago hartzeko, baita ustekabeko egoeretan erreakzionatzeko gaitasuna eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioa hobetzeko ere.
- Diseinuan diziplinak koordinatzen direla ziurtatzea.
- Askotariko diziplinetako soluzioen arteko koherentzia eta fidagarritasuna ziurtatzea, baita inplikatutako eragileen arteko komunikazioa ere.
- Proiektuaren bizi-zikloa eta kostua aztertzen laguntzea.
- Informazioa transferitzen laguntzea, hasi diseinutik eta eragiketa- eta mantentze-faseraino.
- Informazio-iturri bakar eta koherentea entregatzen dela ziurtatzea, eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioa hobetzea.
- Irudi eta ibilbide birtualak sortzen laguntzea.
- Azken dokumentazio eguneratua lortzea, ondoriozko eraikina leial jasotzen duena.
- Mantentze-lanen kudeaketa aktiborako eredu bat sortzea.