Labe Garaien Etorbidea, Barakaldo

108 ETXEBIZITZAREN SUSTAPENA

DATU NABARMENAK

SUSTATZAILEA:
Vivienda y Suelo de Euskadi SA – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa)

INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
Proiektua idaztea eta zuzendaritza fakultatiboa: Cooperactiva
Eraikitzailea: EBA
BIM laguntza teknikoa: BERRILAN

HASTE-DATA:
2022ko irailaren 29a

PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Labe Garaien etorbidea, Barakaldo (Bizkaia)

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T
108 etxebizitzako sustapen bat da, L forman gauzatua, eta goiko sei solairu eta sotoko beste bi ditu. Bi logelako 81 etxebizitza (bost irisgarriak), hiru logelako 14 etxebizitza, eta logela bakarreko 13 etxebizitza dauzka.

Kontsumo ia nuluko eraikina (nZEB): A kalifikazioa, forma-faktore ona, bao-tamaina doitua, isolamendua areagotuta, zubi termikoak terrazarik gabeko fatxada aireztatuko soluzio baten bidez kenduta, infiltrazioak kontrolatzeko zintarriak jarrita eta n50<1 estankotasuna. Horretaz gainera, fluxu bikoitzeko aireztapena dute, errekuperazio eta guzti.

  • Etxebizitza bakar batek ere ez du ematen iparraldera bakarrik.
  • Gela guztiek ematen dute kanpora, eta bereizita gelditzen dira eguneko eta gaueko eremuak; bestalde, ahalik eta gehien murrizten da etxebizitzetako egongelak eta logelak mugakide egotea.
  • Komunak barrualdean daude, eta instalazioen erdiko bizkarrezurra osatzen dute.
  • Etxebizitzek esekileku zapalgarriak dituzte, baita terrazak ere eredu-plantan. Esekilekuek ez dute baldintzatzen geletako argiztapena, eta esekitzeko eremua ikus-eremutik babestuta dago.

BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK

BIM erabilerak

  • 3D-ko ereduetatik abiatuta, 2D-ko planoak lortzea.
  • Proiektu eta diziplinen 3D-ko koordinazioa eta berrikuspena.
  • Gatazkak detektatzea (Clash Detection).
  • BIM 3D eraikitzailea modelatzea (VDC, Virtual Design and Construction).
  • BIM 4D-ko plangintza.
  • BIM 5D-ko neurketak.
  • 5D-ko egikaritze-kontrola.
  • As-built eredua.

Eskakizunak

EIR eskakizunak betetzea. Eskakizunen dokumentua (EIR) sartuta dago obraren lizitazioan eta Etxebizitza Zuzendaritzarekin eta Alokabiderekin koordinatuta egiten da. Agiri horrek inplikatutako guztien beharrei erantzuten die, eta, gainera, irizpideak bateratzea ahalbidetzen du, etorkizuneko sustapenak lizitatzeko, erakunde sustatzailearen jatorria edozein dela ere.

Proiektua esleitu ondoren eta obra-fasean, proiektua garatzen inplikatutako eragile guztiek elkarrekin adostu beharko dute BIM egikaritze-plana (BEP). BEPak informazioa antolatzen du, eta adierazten du informazioa sortzeko softwareen arteko elkarreragingarritasuna nola kudeatu behar den.

Azpimarratzekoa da informazioak BIM eredutik hartua izan beharko duela (edo ereduetatik, bat baino gehiago izanez gero), eta hortik aterako dela dagokion dokumentazioa. Hala, BIM ereduan jasotako informazioa izango da nagusi, planoetan edo idatzizko beste dokumentu batzuetan islatutako beste edozein informazio grafikoren gainetik.

Ereduei buruzko informazioa

Geometria-eredu federatuak IFC2x3 formatuan.

LORTUTAKO HELBURUAK

  • 3D-ko ereduetatik abiatuta, 2D-ko planoak lortzea.
  • Bizi-ziklo osoan kostuak aurreztea: neurketak eta aurrekontua kontrolatzea proiektu-fasean, eta ereduaren bidez obran egindakoarekin kontrastatzea; mantentze prebentibo eta zuzentzailea egitea —horrek asko aurrezten du eragiketa-etapan—.
  • Eraginkortasun handiagoa obraren plangintzan eta kontrolean.
  • Produktibitatea eta eraikuntza-prozesuen efizientzia hobetzea.
  • Eraikinen kalitatea handitzea eta eraikuntza-arriskuak murriztea: inkoherentzia gutxiago diseinuaren eta obraren artean, mantentze-lanen liburu digitala, osagaien eta sistemen trazabilitate osoarekin.
  • Aurreztu egiten da, efizientzia handiagoz egiten baita lan: informazio uniboko eta partekatua, birprozesu gutxiago, neurketa zehatzak eta abar.
  • Eraikinen jasangarritasuna hobetzea: energia-eskariaren eta -kontsumoaren simulazioak egiteko aukera, energia-efizientziaren simulazioak diseinu-fasean, simulazio akustikoak eta eguzkiztapenari lotutakoak eta abar.
  • Eraginkortasun handiagoa eragiketa kudeatzean eta eraikinak mantentzean, biki digitalaren eta eraikinetan integratutako BMS sistemaren bidez.
  • Eraginkortasun handiagoa barne- eta kanpo-komunikazioan.
  • Koordinazio hobea eragile guztien artean.

Paseo de La Ilíada Iliada Ibilbidea, 01003, Araba