Hirugarren sektoreko erabilerako eraikina eta haren urbanizazio osagarria

HERRERA IPARRALDEKO L.3.1 LURZATIAREN AZPIEREMUA, PASAIAKO (GIPUZKOA) PORTUAREN BARRUAN

DATU NABARMENAK

SUSTATZAILEA:
SPRILUR SA

HASTE-DATA:
2023ko uztailaren 3a

PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
UT2.2 lurzatia, Erisono, Eibar

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T
Proiektua bertan eraiki nahi den eraikin handiago baten lehen fasea da. Egitasmoaren pieza nagusia izango da, eta oinezkoentzako eta ibilgailuentzako sarbide nagusiak izango ditu. Hurrengo faseak lehenbizikoa handitzeko izango dira, dela sestra azpian, dela sestra gainean.
Hurrengo faseak egikaritu ondotik, eraikin osoa mendebalderantz hedatuko da, 120 metro inguru luzean. 17 m-ko hondoa du, eta erdiko hormarteetan 33 m-ra iristen da.

Proiektu honen xede den lehenbiziko faseak 33 m-ko sakonera duten erdiko hormarteak eta 17 m-ko sakonera duten albokoak hartzen ditu, eta horietan paratzen dira komunikazio-guneak.

Sotoa, etxabea eta goiko bi solairu ditu. Bi sarbide dauzka: bat bolumen nagusiaren alde banatan. Bolumen nagusi horretan daude, halaber, eskailera, igogailua eta solairuko komunak.

Sotoko solairua garajetarako da, eta 51 plaza ditu —haietako bi egokituak, mugikortasun urriko pertsonentzat—. Era berean, instalazio-gelak ere hartzen ditu. Ibilgailuentzako sarbidea Euskadi etorbidean dago, hiribidearekin paraleloan jaisten den arrapala baten bidez. Arrapala hori eraikinarekin lotzeko, tunel bat dago, zeina eraikinaren parean sortzen den hiri-plaza berriaren azpitik igarotzen baita.

Etxabea merkataritza-erabilerarako da oso-osorik. Lokal diafano banagarri bat sortzen da 7,5 m-ko horma-arteetan, erretikula estrukturalarekin koherentzia gordeta. Bi argi-patio ditu, espazioaren atzealdeari argiztapen eta aireztapen naturala emateko. Solairu horren garaiera librea 5,25 metrokoa da, eskatzen duten saltoki eta zerbitzuetan solairuarteak gaitu ahal izateko.

Goiko solairuek eskema soila dute. Bi komunikazio-guneak erdiko korridore baten bidez elkartzen dira, eta korridore horretatik sartzen da salgai jar daitezkeen lokaletara. Lokal horiek 7,5 m-ko modulazioa errespetatzen dute ardatzen artean, eta batu egin daitezke, azalera handiagoko unitateak sortu nahi izanez gero.

BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK

BIM erabilerak

  • Hasierako zuinketa.
  • 3D-ko koordinazioa.
  • Eragileen koordinazioa.
  • Partidarik garrantzitsuenen neurketak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkia), ziurtapen-prozesuan erabiltzeko.
  • Obraren jarraipena (aurrerapena kontrolatzea) eta ziurtapena.
  • Obra egikaritzeko 2D-ko dokumentazioa lortzea.
  • Obra-amaierako dokumentazioa lortzea.

Eskakizunak

a) BEParen aurrekoa

  • Proposatutako BIM erabilerak.
  • BIMaren rolak eta erantzukizunak.
  • Proposatutako BIM taldea.
  • Ereduen BIM irismena. LODa.
  • Proposatutako BIM lan-fluxua: BIM ereduak nola sortuko diren eta koordinazio-sistemekin eta aurrekontuekin duten lotura zehazteko lan-fluxu orokorra zehaztea.
  • Baliabideak. Softwarea eta hardwarea.
  • BIM ereduak antolatzea eta egituratzea.

b) BEPa. BIMaren egikaritze-plana

Kontratua sinatu eta 15 egunera, BIM egikaritze-plan zabaldua entregatu beharko da, zenbait edukiren gutxieneko alderdiak gehiago zehazturik, hala nola haste-datak, tarteko mugarriak eta amaiera, organigramak eta abar.

  • Bezeroaren BIM helburuak: zer lortu nahi den BIM ereduarekin.
  • Ereduen erabilerak.
  • BIMaren rolak eta erantzukizunak.
  • Proposatutako BIM taldea. Organigrama.
  • Ereduen BIM irismena. LODa.
  • Ereduak antolatzea eta egituratzea.
  • Informazioa kudeatzea. Karpetak sailkatzeko sistema.
  • Proposatutako BIM lan-fluxua: BIM ereduak nola sortuko diren eta koordinazio-sistemekin eta aurrekontuekin duten lotura zehazteko lan-fluxu orokorra zehaztea.
  • Interferentzia-matrizea.
  • Baliabideak. Softwarea eta hardwarea.
  • BIM entregagarriak. 23
  • Estandarrak eta nomenklatura-sistema (ereduak, osagaiak, sistemak…).

c) Ereduaren lankidetza- edo kokapen-ingurunea

Lan honetarako ez da zehazten inolako kokapenik. Ekipoak tokian bertan jardun dezake, edo zerbitzariak erabiliz. Ez dago baimenik edo sarbiderik gaitu beharrik erakunde kontratatzaileko teknikarientzat; izan ere, ereduak entregatzeko formatuak bistaratze-tresnak (bisoreak) erabiltzeko aukera eman behar du eredua berrikusteko. Lizitatzaileari dagokio eredu eguneratua zaintzea, eta fitxategiak kudeatzeko formatua edo sistema aukeratu ahal izango du.

d) BIM entregagarriak

  • BIMaren egikaritze-plana entregatuko da.
  • Egikaritze-proiektua:

– Eredu federatua, IFC 4 formatuko 300eko LODekoa —gehienez ere 250 MB-koa—, diziplina bakoitzari dagokion informazio-mailarekin, eta eredu natibo indibidualak, diziplina bakoitzari dagokion informazio-mailarekin.
– Talka-txostena Excel formatuan.
– Ereduetatik ateratako dokumentazioa, oniritzia lortzeko beharrezkoa.
– Proiektuaren partidarik garrantzitsuenen neurketak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkiak).
– BIM egikaritze-planari buruzko informazio eguneratua jasotzen duen BEPa, zeinak eraikuntza-fasean laguntza-dokumentu gisa balioko baitu kontratistarentzat. 24

e) Irismena. Informazio-mailak

Egikaritze-proiektuan, ereduen irismena 300eko LODekoa izango da, BIM FORUM 2018an ezarritakoari jarraikiz. LOD DIZIPLINA
ARKITEKTURA 300
EGITURA 300
URBANIZAZIOA 300

Eskakizunak

  • Hasierako zuinketa.
  • 3D-ko koordinazioa.
  • Eragileen koordinazioa.
  • Partidarik garrantzitsuenen neurketak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkia), ziurtapen-prozesuan erabiltzeko.
  • Obraren jarraipena (aurrerapena kontrolatzea) eta ziurtapena.
  • Obra egikaritzeko 2D-ko dokumentazioa lortzea.
  • Obra-amaierako dokumentazioa lortzea.

LORTUTAKO HELBURUAK

Hauek dira kontratu honetarako jabetzaren eta proiektuaren helburu orokorretan oinarrituta ezarritako BIM helburu nagusiak:

  • Informazio-eredu zentralizatu bat edukitzea.
  • Diseinu-soluzioak bistaratzea eta erabakiak hartzeko prozesuei euskarria ematea. Informazioa sortzea eta bistaratzea, diseinu-fasean erabakiak errazago hartzeko, baita ustekabeko egoeretan erreakzionatzeko gaitasuna eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioa hobetzeko ere.
  • Diseinuan diziplinak koordinatzen direla ziurtatzea: askotariko diziplinetako soluzioen arteko koherentzia eta fidagarritasuna ziurtatzea, baita inplikatutako eragileen arteko komunikazioa ere.
  • Proiektuaren bizi-zikloa eta kostua aztertzen laguntzea.
  • Informazioa transferitzen laguntzea, hasi diseinutik eta eragiketa- eta mantentze-faseraino. Informazio-iturri bakar eta koherente bat entregatzen dela ziurtatzea, eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioa hobetzea.
  • Irudi eta ibilbide birtualak sortzen laguntzea.