BIM Euskadik estreinakoz hartu du parte REBUILD azokan. Aurtengo edizioan, 17.344 lagun bildu dira, inoiz baino gehiago.
Eraikuneren standean, eta beren prozesuetan BIM metodologia erabiltzen duten Euskadiko Eraikuntzako Klusterreko hainbat enpresa bazkideren parte hartzearekin, azken urteetan lortutako emaitzak azaldu zituen BIM Euskadik, eta, era berean, datozen urteetarako helburuen eta proiektuen berri eman zuen.
Gainera, apirilaren 27an, jende askoren interesa piztu zuen jardunaldia antolatu zuen. Ekitaldi interesgarri horretan, BIM metodologiaren nondik norakoak azaldu zituzten, beren proiektuetan oinarrituta, Oscar Iñiguez Heras Eraikuneko proiektu-zuzendariak, Iparticeko Javier Sordo Castro CMOak eta Rafael Uspizua Anduiza teknikariak, Raul Lacalle Jit Housingeko industria-zuzendariak, eta BIM Escanerreko zuzendari Martín Osa Garcíak.
Hemen dituzue azokako argazkiak, eta BIM Euskadiren parte-hartzea erakusten dutenak.