Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak bi BIM ikastaroren deialdia egin du berriro, metodologian trebatzen hasi nahi duten ingeniaritzako, eraikuntzako eta administrazioetako profil guztientzat (junior eta senior teknikariak, obra-zuzendariak eta -arduradunak, produkzio-buruak, gainbegiraleak, zuzendari teknikoak eta abar):
BIM METODOLOGIAREN OINARRIAK INGENIARITZA ZIBILAREN SEKTOREAN:
Metodologiaren oinarriei buruzko 8 orduko ikastaro teorikoa, 2 saiotan (ekainaren 1ean eta 2an).
EDUKIAK
Aldaketaren kudeaketa eta eraikuntzaren digitalizazioa
Informazio-estrategia
Kontratuetako baldintza-agiriak – Interpretatzea eta erantzutea
Metodologiaren berezitasunak eraikuntza-tipologiaren arabera:
- Obra linealak
- Obra linealeko egiturak
- Eraikuntza eta elementu bereziak
- Urbanizazioak
HIZLARIA
Alex Garate
Ikusi hemen programa osoa
BIM EREDUAK BISTARATZEA, KOORDINATZEA ETA GAINBEGIRATZEA
Lau orduko ikastaro praktikoa (ekainaren 8an) BIM metodologiako koordinazio-tresna nagusiei buruz.
Ikastaroak modalitate bikoitzean egingo dira: aurrez aurre (25 leku) eta streaming bidez (zuzeneko online saioak).
EDUKIAK
BIM proiektuak koordinatzeko teknikak
BIM bisoreen erabilera, proiektuak gainbegiratu eta koordinatzeko
BALDINTZA
Ordenagailua eraman behar da saiora.
HIZLARIA
Alex Garate
Ikusi hemen programa osoa
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEAK