DIGITALIZAZIORAKO LAGUNTZAK, EUSKAL INDUSTRIA-SAREAREN LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO, TEKNOLOGIA DIGITAL ETA JASANGARRIEN BIDEZ
Aurkezteko epea: azaroaren 11
Helburua: industriako eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzuetako enpresei buruz ari garela, programaren xedea da horien barne-prozesuetan eta bezeroekiko, hornitzaileekiko eta administrazioekiko harreman-prozesuetan elektronika- informazio- eta komunikazio-teknologiak (EIKT) sartzen laguntzea, lehiakortasuna hobetze aldera.
Informazio gehiago, hemen
TRANTSIZIO DIGITAL ETA BERDERAKO 2022KO PROGRAMAREN LAGUNTZAK (BIZKAIA). 1. ETA 2. ILDOAK
- I. ildoa: Digitalizazioko eta ingurumen-jasangarritasuneko planetarako dirulaguntzak.
- 2. ildoa: Oinarrizko digitalizazio-proiektuetarako dirulaguntzak.
Eskaerak aurkezteko epea
2022ko uztailaren 31ra arte
Informazio gehiago, hemen
TRANTSIZIO DIGITAL ETA BERDERAKO 2022KO PROGRAMAREN LAGUNTZAK (BIZKAIA). 3. ETA 4. ILDOAK
- 3. ildoa: Digitalizazio aurreratuko proiektuetarako dirulaguntzak.
- 4. ildoa: Ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako dirulaguntzak.
Eskaerak aurkezteko epea
2022ko maiatzaren 20ra arte
Informazio gehiago, hemen
TXEKEO TEKNOLOGIKOAK 2022 PROGRAMA
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Txekeo Teknologikoak 2022 programaren bidez, produktu batean edo produkzio-prozesu batean izandako arazo zehatz bat konpondu nahi da, edo, behintzat, konponbidea planifikatu, berrikuntza-proiektu bat proposatuta. Laguntza-programaren helburua da enpresek, kanpoko eragile teknologiko baten laguntzarekin, berrikuntzaren bidean lehen pausoak eman ditzaten sustatzea.
Eskaerak aurkezteko epea:
irailaren 30era arte edo eskuragarri dagoen aurrekontua agortu arte
Informazio gehiago, hemen