Roboten eragina eraikuntza-industrian, Kayus Almeida

2 de martxoa de 2023

"

Robotikaren eta BIM (Building Information Modeling) metodologiaren aurrerapen teknologikoari esker, eraikuntza-industria gero eta efizienteagoa, produktiboagoa eta seguruagoa da. Aliantza hori agerikoa da mundu-mailako azken aurrerapenetan, eraikuntza-proiektuen plangintza, egikaritze eta kontrol handiagoa ahalbidetzen duten horietan. BIMekin lerrokatuta, robotikak hainbat modutan lagun diezaioke eraikuntza-industriari; izan ere, BIM metodologia diseinuko teknologia espezializatua da eta erabiltzaileei aukera ematen die ereduak sortzeko, editatzeko, partekatzeko, administratzeko eta lankidetzan jarduteko, informazioa eta irudiak integratuz. Produktibitatea, efizientzia eta segurtasuna hobetzeko ezinbesteko tresna bihurtu da robotika eraikuntzan. Zeregin konplexu eta arriskutsuak eskuz baino zehaztasun handiagoz egin daitezke robotika erabilita. Zeregin horien artean daude, besteak beste, piezak fabrikatzea, mihiztatzea, materialak ebakitzea, mantentze-lanak eta garbiketa. Era berean, robotika erabilgarria da eredu digitalak diseinatu eta ekoizteko, simulazio birtualak programatzeko eta prozesuak gainbegiratzeko. Robotikaren eta BIM metodologiaren beste erabilera nagusietako bat da, halaber, zeregin gogaikarriak automatizatzea. Adibidez, BIM ereduak fisikoki mihiztatzen lagun dezakete robotek, elementuen tamaina, masa eta posizioa egiaztatzeko. 

«Zeregin konplexuak eta arriskutsuak eskuz baino zehaztasun handiagoz egiteko gai da robotika» 

Eraikinen eraikuntzan, robotak prestatuta daude kalitate handiko dokumentuak eta edukiak sortzeko BIM datu digitaletatik abiatuta, eta, horri esker, denbora gutxiago ematen da diseinuen bertsio eguneratuak sortzen. Ibilgailu autonomoak ere asko erabiltzen dira BIM eraikuntza-proiektuetan. Lurzoruan zehar ibiliz, 360 graduko kliskatze panoramikoa lortzen dute. Ikuspegi horiek prozesatu egiten dira, 3D eredu zehatzak eskuratzeko, eta informazio hori —bolumenaren, material-fluxuaren eta kokapen xehatuaren analisiarekin batera— erabilgarria da optimizatzeko. Gainera, BIM eraikuntzan robotak erabiliz produktibitatea handitu daiteke, hein batean fabrikazio adimenduneko tresnak ezartzearen ondorioz. Tresna horiek, multzoan, BIM motorrekin funtzionatzen dute zeregin oso espezializatuak egiteko; adibidez, plataforma bat, baliagarria izango dena BIM proiektuen datuak hodeian ikusteko, BIM ereduekin lotutako fitxategiak biltegiratu eta partekatzeko, eta BIM proiektuak interfaze erraz baten bidez eguneratu eta kontrolatzeko. 

Horrez gain, robotek aukera ematen dute eskuragarri dauden teknologiak automatizatu eta ugaritzeko, besteak beste, 3D inprimaketa, kontratxapatua, laser bidezko ebaketa, soldadura eta mekanizatua. Teknika horiek arkitekturako ereduak eta elementuak ekoizteko erabil daitezke, eta baita xehetasunak eskala txikian fintzeko ere. Halaber, robotak lagungarriak izan daitezke eraikitzaileentzat arriskuak murrizteko lan-ingurune estu eta arriskutsuetan. Hori lortzeko, propio diseinatutako robotak bidaltzen dira lan-inguruneetara, neurketak egin eta aldaketa oro atzeman dezaten, segurtasuna bermatze aldera. 

Orobat, robotak erabilita, murriztu egiten da proiektuak burutzeko behar den denbora. Eraikuntzan bakarrik, eraikinak egiteko denboraren % 20 aurrez daiteke horrela, pertsona-taldeek baino azkarrago bukatzen baitute lana robotek. Bestalde, eraikuntza-proiektuen kostua murrizten ere laguntzen dute robotikak eta BIM metodologiak, lan konplexu eta arriskutsuak eskuz baino zehaztasun handiagoz egiteko aukera ematen baitute. Ondorioz, material, denbora eta diru gutxiago xahutzen da, eta, gainera, informazioa partekatzea eta lankidetza eraginkorragoa ahalbidetzen dutenez, baliabide gutxiago behar dira proiektu bat burutzeko. 

«Robotak erabilita, eraikinak egiteko denboraren % 20 ere aurrez daiteke, pertsona-taldeek baino azkarrago bukatzen baitute lana». 

Ondorioz, BIM metodologia robotikarekin batera erabiltzeak onura ugari ekar diezazkioke eraikuntza-industriari: produktibitatea eta efizientzia handitzea, lan astunak automatizatzea, lan-ingurunean arriskuak minimizatzea eta eraikuntza-denbora murriztea. Tresna adimendunak, ibilgailu autonomoak, 3D ikuspegi zehatzak eta lan espezifikoak egiteko diseinatutako robotak erabiliz lortzen dira aipatutako aurrerapen horiek guztiak. Eraikuntza-prozesuetan denbora eta lana aurrezteaz gain, teknologia horrek BIM ereduen efizientzia arindu eta hobetuko du. Guztiak ere albiste onak dira sektorearentzat. Ziur naiz joera horrek aurrera egiten jarraituko duela eta, horri esker, plangintza- eta eraikuntza-prozesuak orain baino askoz ere antolatuagoak eta produktiboagoak izango direla. 

Kayus Almeida, Dronak Roboticseko sortzaileetako bat eta CTOa