Euskadiko eraikuntza-industriaren sektorean BIM metodologiak duen ezarpen-maila eta -ezaugarriak ezagutze aldera, BIM Euskadiko Koordinazio Taldeak inkesta bat jarri dugu martxan —aldizka egiteko asmoarekin—, dauden eragozpenak identifikatu eta horiek gainditzeko modua aztertzeko.
Egitura hau du inkestak:
- Atal orokor bat, galdera orokorrekin
- Beste atal espezifiko bat, inkesta egin duen profesionalari edo enpresari eraikuntzaren balio-katean dagokion mailari buruzkoa
Inkesta urtero egingo da enpresen eta erakundeen aurrerapena ezagutzeko eta indartu beharreko arloak eta garatuen dituztenak zehazteko. Era berean, inkestaren bidez, enpresen eta profesionalen iritzia eta metodologia sektorean nola ezartzen ari den jakiteko aukera izango dugu.
Horregatik, inkesta egitera gonbidatzen zaitugu; izan ere, datuak bildu eta aztertuz, BIM Euskaditik beste ekintza batzuk proposatu ahal izango ditugu, metodologiaren ezarpena bizkortzeko eraikuntza-industrian.