BIM metodologiaren inguruko trebakuntza lanbide-heziketan

19 de ekaina de 2023

"

Kontu jakina da BIM metodologia mundu osoan erabiltzen dela jada. Enpresek teknologia horretan espezializatutako profilak eskatzen dituzte, gero eta gehiago. 

Pertsonak trebatzea funtsezkoa da metodologiaren ezarpenean aurrera egiteko. Hori dela eta, EAEko lanbide-heziketako ikastetxe publikoak Eraikinen informazioaren modelatzeko (BIM) espezializazio-ikastaroa ari dira prestatzen, gazteak gai horretan prestatzeko, era praktikoan. 

  • EAGI LHII Gipuzkoan 
  • ERAIKEN LHII Araban 
  • Construcción Bizkaia LHII 

Proiektuak BIM metodologiarekin lantzen dituzten arkitekturako, ingeniaritzako eta eraikuntzako enpresa publiko zein pribatuetan lan egin ahal izango dute ikastaroa gainditzen dutenek; hau da, proiektuen informazio-ereduak garatzeko prozesuak digitalizatzera jotzen duten jardueretan diharduten enpresetan. 

Lanbide-heziketako goi-mailako ikastaroa da eta 990 orduko iraupena du —herena enpresetako praktiketan, eta, beraz, ikasleek zuzeneko harremana izango dute eraikuntzaren industriarekin—. 

Ikastaroari esker, ikasleek alderdi praktikora bideratutako BIM trebakuntza jasoko dute, lanbide-heziketari dagokionez. Ikastaroak modulu hauek ditu: 

MODULUAREN IZENA 

ORDUAK 

5055. BIM metodologia 

110 

5056. Arkitektura- eta egitura-ereduak 

198 

5057. Instalazio mekanikoen ereduak eta jasangarritasuna 

154 

5058. Instalazio elektrikoen ereduak eta komunikazioak 

110 

5059. Kontrola, kudeaketa eta aurrekontuak 

88 

E310. Prestakuntza praktikoa eta duala enpresan 

330 

GUZTIRA 

990 

Ikastaroa egin ahal izateko, ikasleak goi-mailako ziklo hauetakoren bat egina izan beharko du: 

  • Metal-eraikuntzetako Goi-mailako Teknikaria 
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria 
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria 
  • Energia-eraginkortasuneko eta Eguzki-energia Termikoko Goi-mailako Teknikaria 
  • Eraikuntza-proiektuetako Goi-mailako Teknikaria 
  • Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria 
  • Zentral Elektrikoetako Goi-mailako Teknikaria 
  • Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria 
  • Obra Zibileko Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria 
  • Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako Goi-mailako Teknikaria 
  • Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria 
  • Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria 
  • Eraikuntza-obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko Goi-mailako Teknikaria 
  • Uraren Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria 

BIM espezializazioko ikastaro honen bidez, lanbide-heziketako ikastetxeek bat egiten dute profesionalak metodologia honetan trebatzeko jarduerarekin; izan ere, enpresek gero eta gehiago eskatzen dute eta gorabidean dago. Gainera, LHko praktikaldien balio erantsia benetako onura praktikoa da, eta eraikuntzaren industriaren mesederako izango da, zalantzarik gabe. 

BIM metodologiaren inguruan eskaintzen den prestakuntza ezagutzeko,  

sartu hemen. 

Eta BIM metodologiako prestakuntza-jarduera berri baten ingurukoak jakinarazteko, bete inprimaki hau