«BIM Behatokiko datuen azken eguneraketan (2022) ikusten denez, gora egin du metodologia hori darabilten proiektuen kopuruak»
BIM Behatokiak berriki eguneratu ditu metodologiak Euskadin duen erabilerari buruzko datuak (2022koak); BIM metodologiak hainbat parametrotan izan duen bilakaera erakusten dute.
Oro har, gora egin du metodologia horrekin gauzatu diren proiektuen kopuruak: 2021ean 27 izan ziren eta 2022an 31. Hala ere, BIM proiektuen aurrekontuak behera egin du (143 M€-koak izan ziren 2021ean eta 101,2 M€-koak 2022an), eta baita proiektu guztietara bideratutako guztizkoak ere (1.040 M€-tik 778,8 M€-ra).
Arloka, Eraikuntzan izan da gorakadarik handiena. Beraz, esleitutako lizitazio guztietatik, % 18,75 BIM lizitazioak izan dira (2021ean % 11,47 izan ziren)
Guztizko inbertsioari erreparatuta ere, gora egin du BIM inbertsioaren ehunekoak: % 24,42koa izan zen 2021ean eta % 30,69koa 2022an.
Berritasun gisa, aipatzekoa da BIM metodologiaren erabilera zabalduz doala, oro har (7D eta AS BUILT ere erabili dira kasu batzuetan).
Obra zibilaren arloan motelago ari da aurrera egiten. Guztizko lizitazioak kontuan hartuta, BIM lizitazioen ehunekoa handitu egin da 2021eko % 4,40tik 2022ko % 5,07ra. BIM lizitazioen aurrekontua hobetu egin da, % 6,47koa izan zen 2021ean eta % 9,6koa 2022an.
Lizitazio-motei dagokienez, Ekipamenduak eta Etxebizitza izan dira nabarmenenak, eta, horien atzetik, Obra Linealak. Aurreko urteko datuekin alderatuta, lehenengoetan aurrera egin da eta bigarrenean, berriz, atzera.
Lurraldeka, hiru probintzietan hein berean egin da aurrera, Eraikuntzan gorakada antzekoa izan da eta Azpiegituretan aurreko urteko datuei eutsi zaie. Hiruren artean Bizkaia nabarmendu da, hazkundea handiagoa izan baita bertan, batez ere egindako inbertsioari dagokionez.
Laburbilduz, oro har, 2022an lizitazio gutxiago egin dira, aurreko urteetan baino lizitazio gehiago gelditu direlako esleitu gabe. Materialen kostua eta Europan sortu den inflazioa izan litezke horren arrazoiak; izan ere, faktore horien eraginez areagotu egin dira eraikitzearen kostuak, eta ez datoz bat uneko egoerarekin.
Hori alde batera utzita, BIM metodologiaren erabilerak gora egin du, batez ere Eraikuntzan. Lizitazioek 2023an duten bilakaera ikusi beharko dugu, goranzko joera sendotu egingo den edo koiunturala (2022koa) izan den jakiteko.
Datu guztiak ikusi nahi badituzu, sartu hemen
Guztizko datuetarako sarbidea