Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren jarduketetako proiektu- eta obra-faseetan BIM metodologia ezartzeko jarraibideak zehazte aldera, esperientzia pilotua jarri nahi du martxan Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak. Ildo horretan, 1,01 milioi euroko (BEZa barne) kontratua formalizatu du aholkularitzako eta laguntza teknikoko zerbitzuak jasotzeko.
Proiektu nabarmen bat aukeratu dute Estatuko errepideetako egitasmo eta obretan BIM metodologia ezartzeko lehen jarduketa egiteko: A-67 autobideko Polanco-Santander tartearen ahalmena handitzeko proiektua (Kantabrian).
Kontratuaren lehen fasean proiektua modelizatuko da, obra-fasean erabiliko den BIM eredua eskuratzeko.
Ondoren, esperientzia pilotuaren bigarren fasea eraikuntza-prozesuan gauzatuko da. Metodologiaren ezarpena, koordinazioa eta jarraipena egingo da, eta obra horrekin lotutako beste kontratu batzuetan izan ditzakeen ondorioak aztertuko dira.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatuko da jarduketa. Hala, NextGenerationEU funtsetatik 35 milioi eurora arte (BEZik gabe) digitalizaziorako jarduketetara bideratuko dira; izan ere, Estatuko Errepide Sareko informazioa kudeatzeko sistemen eguneratzea digitalizaziorako jarduketen barruan dago.
Iturria: Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioa