BIM metodologiari eta Biki Digitalari buruzko prestakuntza-saio gehiago

2025ko irailaak 18

"

BIM metodologiari eta Biki Digitalari buruzko prestakuntza-saio gehiago 

BIM Batzordeak, URBIM Digital Twin Platformen lankidetzarekin, bi prestakuntza saio antolatu ditu 2025eko urrian, AECO sektoreko askotariko profesionalentzat. 

María Pascual Sáezek eskainitako saioetan, datuen balioa, trazabilitatea eta BIMetik Biki Digitalerako trantsizioa aztertuko dituzte, funtsezko tresna direlakoan, erabakiak hartzeko, aktiboen kudeaketa eraginkorra egiteko eta zerbitzu-aukera berriak ahalbidetzeko. 

Prestakuntza-saioek ikuspegi praktikoa izango dute eta bat etorriko dira nazioarteko estandarrekin (ISO 19650). Bertan, benetako erabilera-kasuak erakutsiko dira, eta baita jardunbide egokiak ere arkitektoentzat, ingeniaritza-enpresetako kideentzat, kudeatzaile publiko zein pribatuentzat eta ondare-arduradunentzat. 

Saioen egutegia 

2025eko urriaren 10a | 11:00etatik 13:00etara | Arkitektura-estudioentzat eta ingeniaritza-enpresentzat 

Eredu natibotik erabakiak hartzera: arkitektura- eta ingeniaritza-enpresentzako aukera berriak 

Saioan aztertuko dutenez, proiektugileek —diseinutik haratago— balioa sor dezakete datuak hasieratik egituratuz eta BIM metodologiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz (zerbitzu berriak eta lehiatzeko abantailak). 

2025eko urriaren 17a | 11:00etatik 13:00etara | Kudeatzaile publiko zein pribatuentzat eta administrazioentzat 

Ondarearen Biki Digitala: BIMetik datu operatibora, kudeaketa eraginkorra helburu 

BIM ereduak Biki Digital bihurtzeko modua aztertuko dute saioan. Biki Digital horiek erabilgarriak dira ondarearen kudeaketan, erraztu egiten baitituzte lizitazioak, mantentze-lan prediktiboa, energia-efizientzia eta eragileen arteko lankidetza. 

Prestakuntza-saiook aukera eskaintzen dute BIM metodologiaren eta Biki Digitalen bidezko aktibo-kudeaketaren etorkizunera hurbiltzeko, nazioarteko estandarrak aplikatzeko eta sektorearentzat baliagarriak diren kasu praktikoak ezagutzeko. 

Izen-ematea zabalik: 

1. saioa – urriak 10: https://forms.office.com/e/1vXtA4piSx 

2. saioa – urriak 17: https://forms.office.com/e/8t8xJjwRb1