Adierazleen bilakaera denbora errealean neurtuko da, www.bimeuskadi.eus webetik ikusi ahal izango den aginte-panel batean.
ERAIKUNEk eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatu dute proiektua, sektore guztiaren parte-hartzeari esker BIM metodologia modu mailakatu eta bizian txertatzeko asmoz.
2021eko maiatzaren 17a ‘BIM Euskadi’ behatokiak BIM metodologia (Building Information Modeling) Euskadiko eraikuntza-jardueran ezar dadin bultzatuko du, kalitatea, gardentasuna, bitartekoen optimizazioa eta, oro har, egiten diren eraikuntza- eta azpiegitura-proiektuen kudeaketa oso-osoa hobetzeko helburuz. Bada, horixe izango da BIM Euskadi Batzordeak BIM metodologia unibertsala sektore osoan pixkanaka eta erraz txertatzea lortzeko izango duen motor nagusietako bat, eta sektoreko profesional eta enpresa guztiei esker egin ahal izango du.
Edonork begiratu ahalko ditu datuok, eta etengabe eguneratuko den eta dagoeneko www.bimeuskadi.eus webean dagoen aginte-panel batean eskainiko dira (Behatokiak, dagoeneko, 320 proiektu aztertu ditu).
Óscar Íñiguez ERAIKUNEko zuzendari teknikoa da ekimenaren sustatzaile eta garatzaile nagusia, eta, bere hitzetan, “Behatokiak balioko digu eraikuntza-eredu horren ezarpenean aurrera nola eta zenbat egiten ari garen neurtzeko, konplexua baita eta ekoizpen-prozesuko fase eta arlo guztiak hartzen baititu; beraz, zenbat eta zorrotzagoak izan, orduan emaitza hobeak izango ditugu”.
Orain artean, sektore publikoak egin eta sustatutako eraikuntzaren inguruko datuak bildu dira; hala ere, sektore publikoak nahiz pribatuak barneratu dezake metodologia, eta horixe bilatzen du proiektuak. Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Sailburuordetzaren bidez laguntzen dio ekimenari, eta, bere ustez, sektore publikoa giltzarria da asmoa lortzeko, bi arrazoirengatik. Lehenik, bitarteko publikoak optimizatzea eta eraginkorragoak bihurtzea dakarten proiektuen ezarpenean eredu eman behar duelako; Lehenik, bitarteko publikoak optimizatzea eta eraginkorragoak bihurtzea dakarten proiektuen ezarpenean eredu eman behar duelako; bereziki, bitarteko sortu berriak badira eta txertatzeko estimulu indartua behar badute. bereziki, bitarteko sortu berriak badira eta txertatzeko estimulu indartua behar badute. Bigarrenik, euskal sektore publikoak baliabide asko bideratzen dituelako azpiegitura eta eraikuntza publikoak eraikitzeko eta, beraz, metodologiarako ‘probaleku’ interesgarria delako.
Pablo García Astrain Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariaren arabera, “Euskadin material eta prozesu berritzaileekin eraikitzen ari diren enpresa handiak dauzkagu, proiektu guztietan edo batzuetan BIM eredua aplikatzen ari direnak. Sektore pribatuaren ezagutza hori sektore publikora eramatea nahi dugu, bai eta metodologiaren ibilbide-orriko etapak bete nahi ere, modu pausatu baina irmoan, guzti-guztiok (herritarrok nahiz eraikuntzaren industriako enpresek) atera diezaiegun onura metodologiaren abantailei”.
Parte-hartzetik sortutako eredua
BIM Euskadi Batzordea da Euskadin BIM metodologia ezartzeko organo nagusia. 2018an sortu zen, eta Euskadiko enpresetatik, erakunde publikoetatik, ezagutza-eragileetatik eta edonolako entitateetatik datozen eta helburu bera duten 240 baino parte-hartzaile gehiagok osatzen dute.
Batzordeak zehazten eta bermatzen du metodoa ezartzeko ibilbide-orria, eta agente guztiek hartzen dute parte egitasmoan; bereziki, eraikuntzaren arloko euskal industriak. Batzordearen azpian, bost lantalde daude, metodologia ezarri eta garatzeko arlo nagusien araberakoak: BIM Euskadi Behatokia, Lizitazio Prozesua, Prestakuntza, BIM Euskadi Agenda eta Proiektuen Oniritzia. Lantalde bakoitzean, BIM Euskadi Batzordearen estrategia orokorrarekin lerrokatutako ekintza-plana eztabaidatzen, proposatzen edo betearazten duten kideak daude.
Informazio gehiago izateko:
www.bimeuskadi.eus web-orria.
Twitter: @BIM_Euskadi