SU AE-LC-01 teknologia-sektorearen urbanizazio partziala
ABANTO-ZIERBENAKO SU AE-LC-01 TEKNOLOGIA-SEKTOREAREN
DATU ESANGURATSUAK
SUSTATZAILEA:
Parque tecnológico-Teknologi Elkartegia SA
TARTEAN DAUDEN AGENTEAK:
Obra-zuzendaritza: Dair Ingenieros, ABEE kontratista: Viuda de Saínz, Excavaciones Cantábricas, Gaimaz Infraestructuras y Servicios. BIM laguntza: NorthBIM
HASIERA-DATA:
2019ko azaroa
PROIEKTUAREN KOKAPENA:
Abanto-Zierbena, Bizkaia
BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK:
Urbanizatu behar den eremuaren barruan, eraikin eta eraikuntza txiki asko daudela ikusi da
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Obraren 1. faseko jarduketekin, “Abanto-Zierbena udalerrian SU AE-LC-01 teknologia-sektorea urbanizatzeko proiektuaren” zati bat egikarituko da. Lehen fase horretan, antolamenduaren goiko eraztuna egikaritzea eta eraztun hori sektorearen ipar-ekialdean aurreikusi diren sarbideetara lotzea aurreikusi da.
Jasangarritasun-irizpideen mendeko urbanizazioa proposatu da, eta hiriguneak sortzea, lursail “adimenduna” sortzeko asmoz.
BIM EREDUEN ERABILERAK ETA EREDU HORIETATIK ESKURATUTAKO INFORMAZIOA
BIM erabilerak, eskatutako betekizunak, ereduen informazioa
Urbanizazio-lanak egiteko, BIM eredu bat sortu da, honako hauek jasotzen dituena:
- Eraikuntzaren elementu garrantzitsuak (kalitate-kontrola, neurketak, “As-Built eredua” hasierako proiektuaren gainean egindako aldaketak…)
- BIM egikaritze-plan (BEP) bat egitea, agenteek egindako plangintza xehe eta osoa jasoko duena.
- BIM erabilerak; hala nola, 3D-ko modelatua eta koordinazioa, diseinuaren bistaratzea eta berrikuspena, dokumentazio-bilketa (planoak, renderizazioa…), neurketak…
- Xehetasun-maila (LOD) eta informazio-maila (LOI)
- Diziplinen integrazioa eta koordinazioa
- Neurketak
- Instalazioen eta gainazalen modelatua
- Komunikazioa eta lankidetza
LORTUTAKO XEDEAK
- Esperientzia pilotu izateko balio izatea (beraz, planoen eta bestelako dokumentazioaren osagarria izango da).
- 3D-ko ereduaren bistaratze- eta azterlan-abantailak erabiltzea
- Lanaren jarraipena epeen arabera egitea
- Egikaritutako obraren eta obraren benetako kostuaren arteko alderaketa egitea
- Azpiegituraren mantentze-lanak eta kudeaketa erraztea