SU AE-LC-01 teknologia-sektorearen urbanizazio partziala

ABANTO-ZIERBENAKO SU AE-LC-01 TEKNOLOGIA-SEKTOREAREN

DATU ESANGURATSUAK

SUSTATZAILEA:
Parque tecnológico-Teknologi Elkartegia SA

TARTEAN DAUDEN AGENTEAK:
Obra-zuzendaritza: Dair Ingenieros, ABEE kontratista: Viuda de Saínz, Excavaciones Cantábricas, Gaimaz Infraestructuras y Servicios. BIM laguntza: NorthBIM

HASIERA-DATA:
2019ko azaroa

PROIEKTUAREN KOKAPENA:
Abanto-Zierbena, Bizkaia

BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK:
Urbanizatu behar den eremuaren barruan, eraikin eta eraikuntza txiki asko daudela ikusi da

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T
Obraren 1. faseko jarduketekin, “Abanto-Zierbena udalerrian SU AE-LC-01 teknologia-sektorea urbanizatzeko proiektuaren” zati bat egikarituko da. Lehen fase horretan, antolamenduaren goiko eraztuna egikaritzea eta eraztun hori sektorearen ipar-ekialdean aurreikusi diren sarbideetara lotzea aurreikusi da.

Jasangarritasun-irizpideen mendeko urbanizazioa proposatu da, eta hiriguneak sortzea, lursail “adimenduna” sortzeko asmoz.

BIM EREDUEN ERABILERAK ETA EREDU HORIETATIK ESKURATUTAKO INFORMAZIOA

BIM erabilerak, eskatutako betekizunak, ereduen informazioa

Urbanizazio-lanak egiteko, BIM eredu bat sortu da, honako hauek jasotzen dituena:

  • Eraikuntzaren elementu garrantzitsuak (kalitate-kontrola, neurketak, “As-Built eredua” hasierako proiektuaren gainean egindako aldaketak…)
  • BIM egikaritze-plan (BEP) bat egitea, agenteek egindako plangintza xehe eta osoa jasoko duena.
  • BIM erabilerak; hala nola, 3D-ko modelatua eta koordinazioa, diseinuaren bistaratzea eta berrikuspena, dokumentazio-bilketa (planoak, renderizazioa…), neurketak…
  • Xehetasun-maila (LOD) eta informazio-maila (LOI)
  • Diziplinen integrazioa eta koordinazioa
  • Neurketak
  • Instalazioen eta gainazalen modelatua
  • Komunikazioa eta lankidetza

LORTUTAKO XEDEAK

  • Esperientzia pilotu izateko balio izatea (beraz, planoen eta bestelako dokumentazioaren osagarria izango da).
  • 3D-ko ereduaren bistaratze- eta azterlan-abantailak erabiltzea
  • Lanaren jarraipena epeen arabera egitea
  • Egikaritutako obraren eta obraren benetako kostuaren arteko alderaketa egitea
  • Azpiegituraren mantentze-lanak eta kudeaketa erraztea

Paseo de La Ilíada Iliada Ibilbidea, 01003, Araba