Ekozubi proiektua
HEGOALDEKO SAIHESBIDE METROPOLITARRA, BILBO
DATU NABARMENAK
SUSTATZAILEA:
Viuda de Sainz eta Ingreen Innovación
Ecobridge proiektua, Ihobek partzialki finantzatua 2019ko «Ekodiseinua, Ekonomia Zirkularra erakusteko proiektuak eta Ekoberrikuntza» proiektu-deialdiaren barruan
PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Hegoaldeko saihesbide metropolitarra, Bilbo
BESTE DATU NABARMEN BATZUK:
Helburua zen neurri handi batean murriztea inpaktu akustikoa, bisuala eta eraikuntza-lanei lotutako CO2 emisioena
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Hegoaldeko saihesbide metropolitarra handitzeko obretan makinak igarotzeko eta materialak garraiatzeko aldi baterako soluzio gisa egin zen ekozubia. Patentatutako soluzio bat izan zen, eta obraren ingurumen-inpaktua minimizatzea ahalbidetu zuen. Zubi horren ezaugarri nagusien artean nabarmendu behar da erraz garraia eta desmunta daitekeela eta leku askotan berrerabiltzeko modukoa dela, prestazioak galdu gabe.
Zati hauek ditu:
- U formako sostengu-egitura bat, alboetan sareta metaliko bana eta saretok elkarri lotzeko muntaga-sorta batez osatua.
- Bigarren mailako egitura bat, zubiaren taula osatzen duena eta metalezko muntagen artean akoplatzen diren hormigoi armatuzko lauza autosostengatzailez eratua.
- Lauzak zeharretara lotzeko sistema bat, kable tenkatu arinak baliatzen dituena.
BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK
BIM erabilerak
- 3D-ko diseinua eta bistaratzea.
- Fabrikazio digitala.
- Neurketak ateratzea eta aurrekontuak sortzea.
- Jasangarritasuna: bizi-zikloaren analisia, BIM ereduetan oinarrituta.
Eskakizunak
- Obraren kontrola hobetzea, fabrikazio digitaleko prozesua digitalizatzearen bidez.
- BIM ereduetan bizi-zikloaren analisian lortutako ingurumen-inpaktuaren adierazleak txertatzea. Ingurumen-liburutegi digitala.
Ereduei buruzko informazioa
- Geometria-eredu federatuak formatu natiboan.
- Ereduak formatu natiboan.
- IFC2x3 formatuko ereduak.
LORTUTAKO HELBURUAK
- 3D-ko maketen bidez, zubiaren egitura osoa bistaratzea.
- Neurketak ateratzea eta aurrekontuak exekutatzea.
- Fabrikazio digitala.
- Soluzioaren bizi-zikloa aztertzea eta lortutako emaitzak BIM ereduetan txertatzea.