Ekozubi proiektua

HEGOALDEKO SAIHESBIDE METROPOLITARRA, BILBO

DATU NABARMENAK

SUSTATZAILEA:
Viuda de Sainz eta Ingreen Innovación
Ecobridge proiektua, Ihobek partzialki finantzatua 2019ko «Ekodiseinua, Ekonomia Zirkularra erakusteko proiektuak eta Ekoberrikuntza» proiektu-deialdiaren barruan

PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Hegoaldeko saihesbide metropolitarra, Bilbo

BESTE DATU NABARMEN BATZUK:
Helburua zen neurri handi batean murriztea inpaktu akustikoa, bisuala eta eraikuntza-lanei lotutako CO2 emisioena

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T
Hegoaldeko saihesbide metropolitarra handitzeko obretan makinak igarotzeko eta materialak garraiatzeko aldi baterako soluzio gisa egin zen ekozubia. Patentatutako soluzio bat izan zen, eta obraren ingurumen-inpaktua minimizatzea ahalbidetu zuen. Zubi horren ezaugarri nagusien artean nabarmendu behar da erraz garraia eta desmunta daitekeela eta leku askotan berrerabiltzeko modukoa dela, prestazioak galdu gabe.

Zati hauek ditu:

  • U formako sostengu-egitura bat, alboetan sareta metaliko bana eta saretok elkarri lotzeko muntaga-sorta batez osatua.
  • Bigarren mailako egitura bat, zubiaren taula osatzen duena eta metalezko muntagen artean akoplatzen diren hormigoi armatuzko lauza autosostengatzailez eratua.
  • Lauzak zeharretara lotzeko sistema bat, kable tenkatu arinak baliatzen dituena.

BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK

BIM erabilerak

  • 3D-ko diseinua eta bistaratzea.
  • Fabrikazio digitala.
  • Neurketak ateratzea eta aurrekontuak sortzea.
  • Jasangarritasuna: bizi-zikloaren analisia, BIM ereduetan oinarrituta.

Eskakizunak

  • Obraren kontrola hobetzea, fabrikazio digitaleko prozesua digitalizatzearen bidez.
  • BIM ereduetan bizi-zikloaren analisian lortutako ingurumen-inpaktuaren adierazleak txertatzea. Ingurumen-liburutegi digitala.

Ereduei buruzko informazioa

  • Geometria-eredu federatuak formatu natiboan.
  • Ereduak formatu natiboan.
  • IFC2x3 formatuko ereduak.

LORTUTAKO HELBURUAK

  • 3D-ko maketen bidez, zubiaren egitura osoa bistaratzea.
  • Neurketak ateratzea eta aurrekontuak exekutatzea.
  • Fabrikazio digitala.
  • Soluzioaren bizi-zikloa aztertzea eta lortutako emaitzak BIM ereduetan txertatzea.