Web-mintegia: OpenBIM estandarrak Estatuko Administrazio Orokorraren kontratazio publikoan

2025ko martxoaak 31

"

BIM (Building Information Modelling) metodologiaren erabilera ez da aukerakoa izango Estatuko Administrazio Orokorraren BIM Plana onartu ondoren; izan ere, estandar irekien (openBIM) ezarpena da planaren alderdi nabarmenetako bat.  

OpenBIMek eredu eta datu irekiekin lan egiteko aukera ematen du. Horrek informazio-trukea errazten du, eta, gainera, gardentasuna eta efizientzia hobetzen ditu eraikuntza-prozesuetan. 

Ekitaldian, erabilera horrekin lotutako arau-esparrua eta eskakizun teknikoak ulertaraziko zaizkie ingeniaritzako enpresei. Ikasitakoari esker, bukaeran parte-hartzaileak gai izango dira: 

  • Estatuko Administrazio Orokorraren BIM Planaren arau-esparrua ulertzeko. 
  • OpenBIM estandarrik garrantzitsuenak ezagutzeko (IFC, BCF eta abar). 
  • OpenBIM estandarretara egokitzeko eta horietan gaitzeko estrategia zehazteko. 
  • Etorkizuneko lizitazio publikoei begira, beren enpresa lehiarako posizionatzeko. 

Agenda 

Moderatzailea 

Araceli García 

  • TECNIBERIAko idazkari nagusia 

Hizlariak 

Fidel San Emeterio 

  • BIM eta Biki Digitala lantaldearen koordinatzailea TECNIBERIAn 

Sergio Muñoz 

  • buildingSMART Spaineko zuzendari-kudeatzailea 
  • BIM metodologiari buruzko UNE CTN332 normalizazio-batzordeko lehendakaria 

Eguna: apirilak 11, 10:00etatik 11:30era 

Formatua: web-mintegia (onlineko ekitaldia) 

Norentzat: kontratu publikoen arloan lan egiten duten ingeniaritza-enpresak 

EMAN IZENA HEMEN