BIM (Building Information Modelling) metodologiaren erabilera ez da aukerakoa izango Estatuko Administrazio Orokorraren BIM Plana onartu ondoren; izan ere, estandar irekien (openBIM) ezarpena da planaren alderdi nabarmenetako bat.
OpenBIMek eredu eta datu irekiekin lan egiteko aukera ematen du. Horrek informazio-trukea errazten du, eta, gainera, gardentasuna eta efizientzia hobetzen ditu eraikuntza-prozesuetan.
Ekitaldian, erabilera horrekin lotutako arau-esparrua eta eskakizun teknikoak ulertaraziko zaizkie ingeniaritzako enpresei. Ikasitakoari esker, bukaeran parte-hartzaileak gai izango dira:
- Estatuko Administrazio Orokorraren BIM Planaren arau-esparrua ulertzeko.
- OpenBIM estandarrik garrantzitsuenak ezagutzeko (IFC, BCF eta abar).
- OpenBIM estandarretara egokitzeko eta horietan gaitzeko estrategia zehazteko.
- Etorkizuneko lizitazio publikoei begira, beren enpresa lehiarako posizionatzeko.
Agenda
Moderatzailea
Araceli García
- TECNIBERIAko idazkari nagusia
Hizlariak
Fidel San Emeterio
- BIM eta Biki Digitala lantaldearen koordinatzailea TECNIBERIAn
Sergio Muñoz
- buildingSMART Spaineko zuzendari-kudeatzailea
- BIM metodologiari buruzko UNE CTN332 normalizazio-batzordeko lehendakaria
Eguna: apirilak 11, 10:00etatik 11:30era
Formatua: web-mintegia (onlineko ekitaldia)
Norentzat: kontratu publikoen arloan lan egiten duten ingeniaritza-enpresak
EMAN IZENA HEMEN