BIM EUSKADI PLANA, ZU FALTA ZARA!

2025ko ekainaak 12

"

Abian da BIM Euskadi Planaren lehenengo fasea, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren eta BUILD:INN Euskadiko eraikuntzaren klusterraren eskutik. Guztion artean sektorearen ibilbide-orri digitala eraikitzeko lankidetza-prozesua da. 

Ez da plan itxi bat. Hasieratik parte hartzeko gonbita da, zure esperientzia, tresnak, erronkak eta ikuspegia parteka ditzazun. Izan ere, BIM metodologia Euskadin garatzeko, ezinbestekoak dira egunero horretan diharduten eragileak: zu zeu. 

Parte hartzeko moduak 

Gaurtik zabalik ditugu parte hartzeko bi bide: 

1. Erantzun sektoreko inkestari 

Euskadiko BIM ekosistemaren benetako abiapuntua ezagutu nahi dugu: erabilera, oztopoak, aukerak eta premiak.  

Hartu parte hemen 

2. Zatoz aurkezpen-jardunaldira 

• 2025eko uztailaren 8a, asteartea 

• 10:00etatik 13:00etara 

• Bilboko BBF eraikina (Uribitarte pasealekua 3, 3. solairua) 

Aurrez aurreko lantegia, Euskadiko AECO sektoreko eta kudeaketa publikoko profesionalentzat (AECO: Architecture, Engineering, Construction & Operations; arkitektura, ingeniaritza, eraikuntza eta operazioak). Elkarrekin aztertuko ditugu BIM inguruneko iritziak, erronkak eta aukerak, eta elkarrekin erabakiko ditugu planaren lehentasun estrategikoak. 

Parte-hartzean oinarritutako saio dinamikoa izango da, eraikuntza kolektibora bideratutakoa. 

Sarrera doan. Plaza mugatuak  

Eman izena hemen 

Estrategia irekia, BIM bera bezala 

Kanpainaren irudiak dena esaten du: eraikitzen ari den ingurune digitala, hainbat geruza aktibatzeko dituena. 

Zure tresnak. Zure ideiak. Zure ikuspena. Zure esperientzia

BIM Euskadi PLANA, ZU FALTA ZARA!