«Digitalizazioa zabaltzen ari da BIM munduan» jardunaldian hartuko du parte
Aste honetan egingo da REBUILD azoka Madrilgo IFEMAn, eta BIM Euskadi bertan izango da, Eraikuntza-industriako Klusterra den ERAIKUNEren standean, 10. pabiloiko H872 standean, hain zuzen.
Apirilaren 26tik 28ra, sektoreko milaka profesional bilduko dira arkitektura aurreratuan eta 4.0 eraikuntzan erreferentziazkoa den ekitaldian. Material berriak, gorabidean diren azken teknologiak eta eraikuntza-sistema berritzaileenak izango dituzte hizpide.
Egun horietan, BIM Euskadik esperientziak eta ezagutzak partekatuko ditu profesional horiekin, eta bere ekintzen eta proiektuen berri emango du.
Era berean, BIM Euskadirentzat hain trebatua den xede-talde honen bilkura aprobetxatuta, «Digitalizazioa zabaltzen ari da BIM munduan» jardunaldia antolatu du apirilaren 27rako. BIM metodologian eta digitalizazioan erreferentziazkoak diren Euskadiko zenbait enpresak hartuko dute parte, eta ERAIKUNEko proiektu-zuzendari Oscar Iñiguezek egingo ditu aurkezle-lanak.
Hemen duzu programa, eta, deskargatu nahi baduzu, egizu hemen
FOUR BIM EKITALDIA
Digitalizazioa zabaltzen ari da BIM munduan
Rebuild. 2022-04-27.
IFEMA. 10. pabiloia, H872 standa.
15:00-15:10
BIM Euskadi – Eraikuntzaren industrian bidea egiten
- Oscar Iñiguez Heras. Eraikuneko (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko) proiektu-zuzendaria
15:10-15:25
BIM metodologiarekin lagundutako Biki Digital Murgiltzailea
- Javier Sordo Castro. Iparticeko CMOa
- Rafael Ispizua Anduiza. Iparticeko teknikaria
15:25-15:40
BIMetik abiatuta, eraikuntza industrializatuko prozesua digitalizatzeko estrategia JIT HOUSINGen
- Raul Lacalle Usabiaga. JITHousingeko industria-zuzendaria
15:40-15:55
Eskaneaketa eta BIM metodologia birgaitze-lanetan
- Martín Osa García. BIMEscanerreko zuzendaria
15:50-16:00
Jardunaldiaren amaiera
- Oscar Iñiguez Heras. Eraikuneko (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko) proiektu-zuzendaria