BIM Euskadik ibilbide-orria du: BIM ekintza berriek metodologiaren ezarpena bizkortuko dute Euskadin

28 de abendua de 2022

"

BIM Euskadik prest du epe labur eta ertainerako ibilbide-orria. Bertan jasota dauden ekintzak joan den azaroaren 18an Eraikunen egindako talde-dinamikaren bidez erabaki ziren. 

Ibilbide-orriak 2023an zehar egiteko jarduera zehatzak biltzen ditu, eta hurrengo urteetan egitekoak ere bai, esperotako emaitzek horretarako bidea ematen badute. Lau ardatz estrategiko ere onartu ziren, eta ekintzak horien inguruan antolatu dira; hauek dira: 

Sektorearen behatokia 

  • BIM Behatokian kontuan hartu beharreko adierazleen analisia. 
  • Datuak Behatokian jasotzea. 

Sentsibilizazioa 

  • Dokumentu-gordailua sortzea. 
  • BIM Batzordearen eginkizunei eta betebeharrei buruzko jardunaldi informatiboa antolatzea. 
  • BIM Behatokian izandako aldaketei edo gehitutako datu berriei buruzko alertak sortzea. 

BIM profesionalizazioa 

Prestakuntza-eskaintza eguneratua, behatokian neurgarria, prestakuntza-erakundeei laguntza emanez, eskaintza hori sustatuz eta prestakuntza-adierazleak iradokiz. 

Enpresen bultzada 

  • Gaiari buruzko aurrerapenen berri ematen duten albiste teknologikoak sortzea eta identifikatzea. 
  • Inkesta egitea enpresei, BIM metodologian duten heldutasuna neurtzeko. Horrela bildutako datuek elikatuko dituzte BIM Behatokia eta Batzordea. 
  • Inkesten txostena egitea, ezarpena neurtzeko. 

BIM Euskadi, BIM metodologia ezartzearen bultzatzaile 

BIM Euskadi 2017ko abenduan eratu zen, metodologia hori Euskadin ezartzeko prozesua erraztu eta bizkortzeko, eta, horrela, eraikuntza-industriari lehiakortasuna hobetzen laguntzeko. 

Xede horrekin, BIM Batzordea zenbait ekintzaren bidez sendotu da, 2020tik aurrera indar handiagoz: sektorearen Behatokia sortu du, web-orri berria jarri du abian, sentsibilizazio-ekintzak egin ditu, prestakuntza lagundu du eta abar. 

Ibilbide-orriarekin, BIM Euskadi Batzordeak metodologiaren ezarpena bizkortu nahi du eta enpresek arlo horretan duten heldutasun-indizea handitu.