BIM Euskadiko koordinazio-taldeak bilera egin du BIM Euskadik azken hilabeteetan egin dituen ekintzak eta horien emaitzak aztertzeko eta berriak proposatzeko. Horrelako bilerak ohikoak dira, metodologiaren ezarpena bultzatu eta areagotzeko xedearekin aldizka biltzen baitira taldeko kideak.
Ekintza berriak proposatzeko saioa bizkortze aldera, partaideek lan-dinamika jakin bat egin dute. Ondorioz, hainbat egitasmo sortu dira eta hurrengo hilabeteetarako ibilbide-orrira batuko dira.
Lau ardatz estrategiko
Ibilbide-orriak lau ardatz estrategiko izango ditu:
BIM Behatokia
– Eraikitako proiektuen egikaritze-adierazleak bildu eta eguneratuta izan behar dituen plataforma.
Sentsibilizazioa – BIMen interesak eta onurak —eta BIM Batzordearenak— zabaltzeko eta ageriko egiteko funtsezko arloa.
BIM profesionalizazioa – Erabiltzaileei eta erakundeei laguntzea, BIM metodologiari dagokionez sektorearen profesionalizazioa handitzeko.
Enpresek BIM metodologia laguntzea – Enpresak erakarriko dituzten ekintzak bultzatzea, BIM metodologia enpresetan eta erakundeetan ezarri ahal izateko
Datozen hilabeteetarako ekintzak
Ardatz estrategiko horiek oinarritzat hartuta, ekintza hauek proposatu dira datozen hilabeteetarako:
- Sektoreko Behatokian adierazle berriak ezartzea, bai lizitazio publikoen ingurukoak eta bai beste eremu interesgarri batzuei buruzkoak.
- Dibulgazio-jardunaldi bat egitea, BIM Batzordearen aurrerapenak ezagutarazteko.
- Prestakuntzako erakundeei laguntzea, ikastaroak eta jardunaldiak argitaratuz eta ezagutaraziz.
- Enpresen artean inkesta egitea, BIM metodologian duten heldutasun-maila jakiteko.
BIM Euskadi ezagutaraztea eta ikusgarri egitea
Azkenik, BIM metodologiarekin egindako lanen zabalkundean BIM Batzordeak duen egiteko garrantzitsuari eutsi behar zaiola berretsi da. Batzordearen eginkizunen artean daude:
- Lizitazio publikoetako emaitzak urtero argitaratzea, sektorearen Behatokian (webgunean).
- Metodologia horrekin egindako proiektuei buruzko albisteak argitaratzea, astero edo hilean behin gutxienez, eta, aldizka, argitalpen garrantzitsuak posta elektronikoz bidaltzea.
- Enpresek BIM metodologiarekin egindako proiektuak argitaratzea.
- BIM metodologiaren inguruan EAEn, Estatuan eta nazioartean egiten diren ekitaldien berri ematea.
- BIM erabiltzaile-taldeekiko harremana eta lankidetza.
- Metodologiari eta horren aurrerapenei buruzko eduki interesgarri eta erakargarria sortzea, ikus-entzunezkoen formatuan eta testuetan.