Abenduaren 5ean eta 15ean egin zen BIM metodologia Ezartzeko Estrategiari buruzko Jardunaldien azken edizioa, kontratazio publikoan BIM metodologia txertatzeko ministerioen arteko batzordearen ekimenez. Ekitaldian 1.200 lagun baino gehiagok hartu zuten parte.
Doako topaketa teknikook online zein aurrez aurre (Cepymeren egoitzan, Madrilen) egin ziren, helburu argiarekin: enpresa txiki eta ertainetan BIM metodologia erabiltzeak dituen abantailen berri ematea, ikaskuntza sustatzea sektoreko esperientzien trukearen bidez, eta sare-lana eta BIM komunitatea sortzen laguntzea.
Bi egunetan, hainbat enpresa eta erakundetako ordezkari eta profesionalek metodologiaren azken aurrerapenen berri jaso zuten, tartean Euskadiko eta Nafarroako BIM erabiltzaile-taldeko kideek, David Barcok, adibidez.
Hona hemen parte hartu zuten profesionalak eta haien erakundeak:
Abenduaren 5eko aurkezpenak
- Jesús M. Gómez, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioa eta ministerioen arteko BIM Batzordea
- Javier González, Fundación Laboral de la Construcción
- Sergio Muñoz, buildingSMART Spain
- Enrique Romero, AECO Estudio
- Alex Garate, INGREEN
- David Segura, PEFIPRESA
Abenduaren 15eko aurkezpenak
- Alberto López, Europako Batzordea
- Carlos Martí, SPG Arquitectura
- David Barco, BERRILAN
- Jaris Briongos eta Alex Rosique, Estudio ATEM
- Jaime Pérez, TRIAR
- Javier Revuelta, ALAUDA INGENIERIA
- Aitor Otero, ARPADA
Iturria eta informazio gehiago, hemen