BIM METODOLOGIA, GERO ETA AGERIAGO ERAIKUNTZA PUBLIKOAN 

17 de martxoa de 2022

"

Euskadiko eraikuntza publikoko proiektuen % 10 inguru BIM metodologiarekin egin dira 

2022ko martxoaren 17a.– BIM metodologiak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ezarpenari buruzko datuak 2018an ezagutu ziren estreinakoz, eta, ordutik, eraikuntza publikoko 68 proiektutan erabili da, BIM Euskadiren Behatokiaren datuen arabera. 

Lau urteotan (2018an, 2019an, 2020an eta 2021ean) 334 milioi euroko aurrekontua bideratu da BIM metodologia darabilten horrelako proiektuetara; hau da, proiektu guztien aurrekontu osoaren —1.746 milioi euro— % 19,14. 

Atalka 

Tipologiari erreparatuta, BIM metodologia darabilten proiektu publikoetatik 46 eraikuntzakoak dira, eta, gainerako 22ak obra zibilekoak. 

Eraikuntza-proiektuaren faseei dagokienez, diseinuaren eta zuzendaritzaren fasean 25 proiektutan erabili dute BIM metodologia, eta egikaritze-fasean 23tan. Proiektu askoz gutxiago dira BIM metodologia erabili dutenak diseinuaren fasean (11), obra-zuzendaritzan (5) eta laguntza teknikoaren fasean (2). Proiektu bakar batean erabili dute metodologia BIM ereduak sortzeko. 

Eraikuntza-motari erreparatuta, metodologia erabili duten proiektuen artean ekipamenduetakoak dira ugarienak (19), eta, jarraian, etxebizitza-proiektuak (6), obra linealekoak (13), obra hidraulikokoak (7), industriakoak (5), hirigintzakoak (5), garraiokoak (2) eta hirugarren sektorekoak (1).   

Lurraldeka, BIM metodologia erabili duten 68 proiektuetatik 47 Bizkaikoak dira, 17 Gipuzkoakoak eta 5 Arabakoak. 

Lizitazio publikoen ebaluazio-irizpideari begiratuta, 29 proiektutan derrigorrezkoa izan da BIM erabiltzea, 22tan kontuan hartzekoa, 6tan hobekuntzatzat hartu da, 4tan derrigorrezkoa edo kontuan hartzekoa izan da, eta 6tan ez dago zehaztuta.