BIM metodologia nola erabiltzen duten azaldu du VISESAk 

2023ko urriaak 25

"

«BIM metodologiak baliabide asko optimizatzeko aukera ematen du» 
BIM metodologia plan estrategikoan nola txertatu duten eta haren erabilerak ekarri dizkien onurak azaldu dizkigute VISESAko arduradunek 

VISESA Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoa da, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari atxikita dago, etxebizitzako lurralde-politika garatzeko.#BIMmetodologiarekin nola egiten duten lan azaldu digute VISESAko Carlos Quindos zuzendari nagusiak, Nerea Morgado zuzendari teknikoak eta David Grisaleñak. Era berean, erakundearen estrategiaz eta koordinazio-taldearen eta Eraikuneko idazkaritza teknikoaren bidez aurrera daramaten BIM Euskadirekiko elkarlanaz mintzatu zaizkigu.Bestalde, BIM metodologiarekin diseinatutako eraikinetako bat erakutsi digute, eta Alokabiderekin —Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoa— barrura begira egin duten elkarlanaren xedea zehaztu: alokairu-politikaren bidez etxebizitzaren funtzio soziala garatzea, beharrezkoa den mantentze-lanen kudeaketa bermatzeko.