BIM oinarriak erabiltzea kontratu publikoetan

14 de otsaila de 2023

"

«Espainiako lizitazio publikoaren % 23an ere erabil daiteke BIM metodologia» 

Hala dio «BIM oinarriak kontratazio publikoan» azterketak, Ministerio arteko Batzordeak BIM metodologia ezartzeko xedearekin onartu berri duen lanak

Ministerioarteko Batzordeko Lizitazioen Behatokiak egindako azterketaren arabera, lizitazioen guztizko aurrekontuaren % 23an BIM metodologia erabil daiteke, eta, beraz, horrek eskaintzen dituen abantailak balia daitezke. Azterketa egiteko, administrazio publiko guztien lizitazioak hartu dira erreferentziatzat. 

Azterketan nabarmentzen denez, BIM eskakizunak kontratazio publikoan erabiltzeak abantailak dakartza produktibitateari, epeak eta akatsak murrizteari eta gastu publikoaren efizientziari dagokienez. 

Kontratazio publikoan BIM metodologia ezartzeko Ministerio arteko Batzordearen laugarren bileran onartu da dokumentu hori. BIM eskakizunen erabilera homogeneoki ezartzeko prozesurako beharrezkoak izan diren dokumentu teknikoetako bat da. 

Zabalkunderako egin den lehenengo dokumentu kontzeptuala da. BIM metodologia aurkezteaz gain, dokumentuaren helburua da lizitazioetan BIM eskakizunak erabiltzeari buruz kudeatzaile publikoek dituzten hasierako galderei erantzutea. 

Beste gai batzuei ere heltzen die: BIM metodologia zergatik eta zertarako erabili behar den; BIMek eskaintzen dituen aukerak; nola aplikatzen den eta non garatzen den; metodologia hori erabiltzeko beharrezkoak diren teknologia, lotutako estandarrak eta profilak, eta abar. 

Dokumentua Estatuko Administrazio Orokorrari zuzenduta dago, bai eta haren organismo publikoei eta lotutako edo mendeko zuzenbide publikoko erakundeei ere, eta, era berean, kontratu publikoetan parte hartzen duten erakunde eta enpresei. 

BIM metodologia sektore publikoan ezartzen adituak diren profesionalez osatutako Batzorde Teknikoaren laguntzarekin landu da dokumentua, eta helbide elektroniko honen bidez eskura daiteke. 

Dokumentua egiteaz gain, Batzordearen zereginen artean daude kontratazio publikoan BIM metodologia ezartzeko Plana lantzeko lanak ere. 

Informazioaren iturria eta albistea osorik hemen