Izen-ematea:
SEYTICekin lankidetzan antolatutako onlineko lantegi honetan, Datuen Ingurune Komuna (DCE) eta Autodesk Construction Cloud (ACC) tresnak erabiltzeko hastapenak eskainiko dira, funtsezkoak proiektuen elkarlaneko kudeaketa egiteko.
Zer ikasiko duzu lantegian?
2,5 orduko prestakuntza-saioan, ACC tresnaren erabilera nagusiak ikusiko ditugu. ACC plataforma integrala da eta dokumentuen kudeaketa, ereduen arteko koordinazioa eta obrako plangintza errazten ditu.
Ikastaroaren helburuak dira, besteak beste, Datuen Ingurune Komuna (DCE) eta ACC tresnak ulertzea; dokumentuen, ereduen eta proiektuaren datuen kudeaketa hobetzea; eta koordinazioa eta dokumentazioa optimizatzea eraikuntza-prozesuaren fase bakoitzean.
Ikastaroari buruzko zehaztasunak
Eguna: 2024ko urriaren 11, ostirala
Ordua: 10:30etik 13:00etara (iraupena: 2,5 ordu)
Modalitatea: online (material interaktiboak eskuragarri)
Eskakizunak: interneterako konexio egonkorra eta, ahal dala, bi pantaila erabiltzea
Hizkuntza: gaztelania
Sartuta dauden materialak: lantegiaren aurkezpenak, saioaren grabaketa eta ACC plataforman praktikak egiteko aldi baterako lizentziak, ikastaroak iraun bitartean
10:30ean
CDE eta ACC tresnen hastapenak
Ezagutu zer den Datuen Ingurune Komuna (DCE) eta baliabide horrek eraikuntza-proiektuetako lankidetzan duen funtsezko egitekoa. Gainera, Autodesk Construction Cloud ezagutuko duzu, proiektuak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren tresna guztiak biltzen dituen plataforma.
11:00etan
Docs: dokumentuen kudeaketa
Dokumentuak ISO 19650 araudiaren arabera antolatzen eta kudeatzen ikasiko duzu. ACC bisorea erabiliko duzu bertsioak kontrolatzeko eta taldeen arteko lankidetza eraginkorra ziurtatzeko.
11:30ean
Insight: kontrol-panelak
Proiektuaren aurrerabidea denbora errealean ikusteko kontrol-panelak sortzen eta pertsonalizatzen ikasiko duzu. Txartelen eta datu-konektoreen bidez informazioa argi eta eraginkortasunez kudeatuko duzu.
12:00etan
Model Coordination: ereduen kontrola
Ikasi ereduak federatzen, proiektua bere osotasunean ikusteko, garapen-fase bakoitzean kalitate-kontrola eta koherentzia bermatuta.
12:30ean
Build: obraren kudeaketa
Plano digitalak eta denbora errealeko argazki-dokumentuak erabiliz, eta eginkizunen zein baliabideen koordinazio zorrotza eginez, plangintza eta kudeaketa optimizatuko dituzu obran.
Izen-ematea: