BIM Euskadi Batzordearen webgunearen erabiltzaileek eskuragarri izango dituzte BuildingSMART erakundearen baliabideak gure BIM Euskadi liburutegian. Munduan ospetsua den erakunde horrek estandar irekiak eta elkarreragingarritasuna bultzatzen ditu eraikuntzaren sektorean.
Integrazio horri esker, erabiltzaileek eguneratutako baliabide- eta dokumentazio-sorta zabala izango dute eskura, BIM metodologiaren alorreko azken joerak, jardunbide egokiak eta estandar globalak barne.
Zer aurkituko duzu BIM Euskadi liburutegian?
BuildingSMARTen ezagutza eguneratuetarako sarbidea, baliabide- eta dokumentazio-sorta zabalari esker.
Trebakuntza eta prestakuntza. Sektoreko profesionalek erraz eta era interaktiboan erabili ahal izango dituzte plataforman eskuragarri dauden materialak.
Berrikuntza eta etorkizuna. Lankidetza horren bidez, eraikuntzaren sektoreko berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin dugun konpromisoa indartu dugu. Bat egin dugu mundu-mailako jardunbide egokiekin, eta sinergiak sortu ditugu erreferentziazkoa den erakunde batekin, horrelakoa baita BuildingSMART.
Sektorearentzako onurak
- Etengabeko hobekuntza. Proiektuen kalitatea eta zure gaitasun profesionalak handitzen ditu.
- Efizientzia eta produktibitatea. Prozesuak optimizatu eta produktibitatea areagotzen du.
- Lehiakortasun globala. Egon egunean, ezagutu nazioarteko joerarik berrienak eta prestatu merkatu globalizatuan lehiatzeko.
Sartu BIM Euskadi liburutegira eta hasi aztertzen eskura dituzun baliabideen bilduma.