ETS-K BIM ESKULIBURUA EGIN DU METODOLOGIAREN EZARPENA ERRAZTEKO

21 de urtarrila de 2021

"

2020ko apirila.- Euskal Trenbide Sareak (ETSk) BIM eskuliburua argitaratu du eta kolaboratzaile dituen enpresei helarazi die —zerbitzu-hornitzaileei, kontratistei eta azpikontratistei—, metodologia haien lan-prozesuetan ezartzeko bidea erraztu eta bizkortzeko. 

Jarduketa-fase guztietan (diseinuan, eraikuntzan eta mantentze-lanetan) erabiltzeko prestatu dute eskuliburua, proiektuaren fase bakoitzean BIM informazioa ekoiztu eta entregatzeko lan-esparrua zehazteko helburuarekin. 

BIM metodologian, hiru dimentsioko eredu birtuala egiten da eta proiektu edo jarduketa integral baten informazio guztia eransten zaio, informazio grafikoa eta ez-grafikoa, ekonomikoa eta denborari buruzkoa. Parte hartzen duten eragile guztiek eredu berberarekin lan egiten dutenez, guztiek jasotzen dute automatikoki eguneratze ororen berri. 

Maketa birtuala sortzen da, eta, bertan, elementu guztiak estandarizatuta daude. Maketa bakar hori lantzen da proiektuko eta eraikuntzako faseetan, eta, ondoren, mantentze-lanetako eragileen esku geratzen da, ahalik eta kudeaketarik efizienteena egin dezaten. 

Beraz, BIM metodologia erabiltzea ez da soilik software batetik bestera migratzea (taula gainean marraztetik CAD erabiltzera igarotzea izan zen bezala); funtsean, lan egiteko modua aldatzea da. 

Duela bi urte hasi zen ETS BIM metodologia ezartzen bere lan-prozesuetan. Ezarpen-prozesu horretako jardunbideen artean daude hauek: 

  • Erakundeko pertsona guztiak sentsibilizatzea eta prestakuntza berezia eskaintzea, gradualki. 
  • ETSren proiektuetako eta obretako baldintza-agiri teknikoen gutxieneko eskakizunak zehaztea. 
  • ETStik landuko den modelatua zuzenduko duten lerro nagusiak zehaztea. 
  • Proiektu pilotuak egitea aipatutako metodologia erabilita. 

ETSren eskuliburua ikusi eta deskargatzeko, egin klik hemen