Industria Digitala: lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak

2024ko maiatzaak 7

"

SPRI taldeak enpresen lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak jarri ditu martxan. Hala, teknologia digital jasangarriak ezartzeko baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko die enpresei, merkatuan duten posizionamendua hobetu dezaten. 

«23.000 €-ra arte, aholkularitza-zerbitzua jasotzeko; alegia, proiektuan diruz lagun daitekeen oinarriaren % 50, gutxienez» 

Programak 23.000 €-ra arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko, diagnostiko-proiektuak egiteko edo produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTak (elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak) ezartzeko. 

Enpresa-mota guztietan diruz lagun daitezkeen diagnostikoko edo EIKTak ezartzeko proiektuak

– Datu handiak (big data

– Errealitate birtuala 

– Biki digitalak (berria) 

– Dokumentu elektronikoen zaintza 

– Energiaren kudeaketa (berria) 

– Biltegiaren kudeaketa (berria) 

– Merkataritza elektronikoa 

– Ekoizpena, analisia eta erabakiak hartzea 

– Adimen enpresariala (business intelligence) (berria) 

Eta, gainera, ETEentzat

– Enpresa-kudeaketa 

– Bizi-zikloa (life cicle

– Bezeroen kudeaketa 

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak

11.500 €-rai arte hardware- eta/edo software-gastuetarako. 

23.000 €-ra arte aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastuetarako; alegia, proiektuan diruz lagun daitekeen oinarriaren % 50, gutxienez. 

Dirulaguntzen ehunekoa: 

– Mikroenpresak eta enpresa txikiak: % 50. 

– Enpresa ertainak: % 35. 

– Enpresa handiak: % 25. 

Eskatu informazio gehiago