Korridore kooperatiboa ezartzeko proiektuan ari da parte hartzen Tecnalia

2023ko urriaak 25

"

«Efizientzia handitu nahi dugu errepideen kudeaketan eta erabileran, eta jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren aurrerabidea sustatu» 

TECNALIA —ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako zentrorik handiena, erreferentziazkoa Europan, eta Basque Research and Technology Allianceko kidea—, Interbiak eta Bizkaiko Foru Aldundia elkarlanean ari dira Euskadin lehenbizikoa izango den korridore kooperatiboa ezartzeko: 57 km-ko autobide-zati hori digitalizatuta eta sentsorizatuta egongo da, eta teknologia berriak eta etorkizuneko mugikortasunerako aplikazio praktikoak garatzeko laborategia izango da. 

2023an, Bizkaiko korridore kooperatibotik joango diren ibilgailuek —datuak atzitzeko teknologia dutenek— askotariko intzidentziei buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango dute denbora errealean. 
Horretaz guztiaz hitz egin digute BFAko Bideak Berritzeko zerbitzuburu Eduardo Sainzek eta Tecnaliako Zerbitzuen Laborategiko arduradun Abel Capelasteguik.