MAMARIGAKO TUNELAK AUTODESKEN «EXCELLENCE TALKS» SAIOAN

21 de urtarrila de 2021

"

2020ko urria.- Bizkaiko Dair Ingenieros enpresak Mamarigako tuneletako BIM ereduaren proiektua aurkeztu du Autodesk Españak antolatutako Excellence Talks onlineko saioan. Enpresa hori garraio- eta trafiko-lanetan, trenbideen ingurukoetan, ingeniaritza hidrauliko eta hidrologikoetan eta ingurumenaren arlokoetan espezializatuta dago, besteak beste. 

Aurkezpen birtualean hartu zuten parte Dair Ingenierosen BIM managerra den Idoia Martínezek eta Autodesken Infrastructure Technical Specialist kargua duen Victoria Ureñak. 

Ekitaldian zera ezagutu zuten: Dair Ingenieros enpresak nola lortu zuen informazioa zentralizatzea eta proiektuaren dokumentaziorako sarbidea erraztea, Revit, Dynamo eta Civil 3D bidez garatutako ereduetatik sortutako eredu federatu baten bidez. 

Dair Ingenierosek negozio-eredua aldatu zuen BIM metodologia ezarri zuenean, duela urte batzuk.