BIM (Building Information Modelling) metodologia Europar Batasuneko eraikuntzaren panorama eraldatzen ari da; mugarria ezarri du aro digitalean. Iraultza horrek, efizientzia hobetzeaz gain, jasangarritasuna eta eragilGeen arteko lankidetza bultzatzen ditu.
BIM metodologiaren ezarpena zer egoeratan dagoen aztertzeko, sektorean duen zabalpena ebaluatu nahi du BuildingSMART Spainek, bai eta ezarpenari lotutako zailtasunak ere. Profesionalen iritziak funtsezkoak dira etorkizuneko ekintzak erabakitzeko. Arkitekturaren, ingeniaritzaren, eraikuntzaren eta operazioen sektoreak Espainian duen BIM heldutasun-maila ezagutzea da kontua. Emaitzak sektorearekin partekatuko dira, libreki.
Informazio hori eskuratzea oso interesgarria da profesionalentzat eta erakunde publiko zein pribatuentzat, BIM metodologia atxikitzeko erabaki estrategikoak hartzeko.
Zer egin laguntzeko? Bete esteka honetan azaltzen den onlineko inkesta. Profesionalen esperientzia eta ezagutzak funtsezkoak dira etorkizunean BIM metodologia egunerokoan erabil dadin, proiektu guztietan: publikoetan zein pribatuetan.
Helburuak merezi du: sektore eraginkorragoa, jasangarriagoa eta elkarlan handiagokoa lortzea.