A31 SALBURUA, 152 A-BOE
SALBURA. ARABA
DATU NABARMENAK
SUSTATZAILEA:
Vivienda y Suelo de Euskadi SA – Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa)
INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
Zuzendaritza fakultatiboa: AGVAR Arquitectos
Eraikitzailea: CONSTRUCCIONES AMENABAR SA
HASTE-DATA:
2021eko uztailaren 7a
PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Iliada pasealekua, 12. sektorea, Arkaiate, Salburua, Vitoria-Gasteiz (Araba)
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Sestraren gainetik, 1 zenbakiko eraikinak etxabea eta zazpi solairu izango ditu. Bigarren eraikinak, berriz, oinarri bateratua du: etxabea eta lehen solairua bolumen bakarrean daude, eta bigarren solairutik zortzigarrenera, berriz, bi bolumen bereizi ageri dira. Etxebizitza-programak bi logelako 120 etxebizitza (% 79) eta hiru logelako 32 (% 21) hartzen ditu.
Hiru eraikinek estalki lau alderantzikatuak dituzte. Eraikinaren kanpoko fatxadaren itxitura aireztatua da. Gainera, hegoaldeko fatxadetan beirazko panelak daude, urre-koloreko zedula fotovoltaikoekin, zeinak marko perimetraletan integratuta baitaude, etxebizitzako kanpoko arotzeriekin batera.
BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK
BIM erabilerak
- 3D-ko ereduetatik abiatuta, 2D-ko planoak lortzea.
- Proiektu eta diziplinen 3D-ko koordinazioa eta berrikuspena.
- Gatazkak detektatzea (Clash Detection).
- BIM 3D eraikitzailea modelatzea (VDC, Virtual Design and Construction).
- BIM 4D-ko plangintza.
- BIM 5D-ko neurketak.
- 5D-ko egikaritze-kontrola.
Eskakizunak
Ereduei buruzko informazioa
LORTUTAKO HELBURUAK
- Bizi-ziklo osoan kostuak aurreztea: neurketak eta aurrekontua kontrolatzea proiektu-fasean, eta ereduaren bidez obran egindakoarekin kontrastatzea; mantentze prebentibo eta zuzentzailea egitea —horrek asko aurrezten du eragiketa-etapan—.
- Eraginkortasun handiagoa obraren plangintzan eta kontrolean.
- Produktibitatea eta eraikuntza-prozesuen efizientzia hobetzea.
- Eraikinen kalitatea handitzea eta eraikuntza-arriskuak murriztea: inkoherentzia gutxiago diseinuaren eta obraren artean, mantentze-lanen liburu digitala, osagaien eta sistemen trazabilitate osoarekin.
- Aurreztu egiten da, efizientzia handiagoz egiten baita lan: informazio uniboko eta partekatua, birprozesu gutxiago, neurketa zehatzak eta abar.
- Eraikinen jasangarritasuna hobetzea: energia-eskariaren eta -kontsumoaren simulazioak egiteko aukera, energia-efizientziaren simulazioak diseinu-fasean, simulazio akustikoak eta eguzkiztapenari lotutakoak eta abar.
- Eraginkortasun handiagoa eragiketa kudeatzean eta eraikinak mantentzean, biki digitalaren eta eraikinetan integratutako BMS sistemaren bidez.
- Eraginkortasun handiagoa barne- eta kanpo-komunikazioan.
- Koordinazio hobea eragile guztien artean.