Aramotz auzoko bizilagunen komunitatea

BIRGAITZE ENERGETIKOA, IRISGARRITASUNA ETA URBANIZAZIOA

DATU NABARMENAK

SUSTATZAILEA:
Aramotz auzoko bizilagunen komunitatea

INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
Aramotzeko Auzo Elkartea, Durangoko Udala, Durango Eraikitzen, Eusko Jaurlaritza, MaaB Arquitectura y Urbanismo

HASTE-DATA:
2023ko urtarrilerako aurreikusia

PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Aramotz eta Martxoaren 8ko kaleen arteko auzoa

BESTE DATU NABARMEN BATZUK:
Etxe-uhartea, 130 etxebizitzaz eta 6 lonja komertzialez osatua eta 16 ataritan banatua. Eraikitze-urtea: 1954

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T

Durangoko Udalak eta Aramotzeko Auzo Elkarteak sustatutako Berritu Aramotz azterketari erantzuteko sortu zen proiektu hau. Azterketa horren helburua da zenbait ildo nagusi eta jarduera-estrategia ezartzea, baztertuta geratzeko arriskua duen Durangoko auzo bat energetikoki birgaitzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta berrurbanizatzeko.

Proiektuak auzoa osatzen duten 16 atarietan esku hartzea planteatzen du. Horretarako, inguratzaile termikoa jartzea eta eraikin bakoitzean komunikazio-gune berri bat eraikitzea proposatzen da, etxebizitzen energia-efizientzia hobetzeko eta irisgarritasun unibertsala bermatzeko. Proiektuaren bidez, eraikitako multzoaren duintasuna berritu nahi da, betiere auzoaren eskala domestikoa eta izaera auzotarra zainduta. Horretarako, fatxada-sistema aireztatua baliatzen da kanpoaldeko kaleetara ematen duten fatxadetan, eta patioan eta barruko kalean, berriz, SATE sistema bat. Etxadi-patioan instalatutako igogailuek arintasuna eta gardentasuna dituzte bereizgarri, iragazkortasun bisuala bermatzeko. Igogailuek metalezko egitura dute, eta inguratzailea, berriz, beirazkoa eta polikarbonatozkoa da.

Auzoa birgaitzeko estrategiaren barruan, gainera, etxadia zeharkatzen duen erreka urbanizatzeko eta birbideratzeko lehiaketa bultzatu da, eta MaaB Arquitectura y Urbanismo eta SOIL Arquitectura del Paisaje enpresek osatutako ABEEa izan da adjudikazioduna. Urbanizazio-proiektuaren irismenak, ingurune hurbila eta etxadi-patioa hartzeaz gainera, BI‑623 errepidearen ondoko eremuan ere esku hartzen du, Larrinagatxu erreka birbideratzea planteatzen baita. Urbanizazio-proiektuak auzoaren espazio publikoa eta haren inguruak konfiguratzen ditu, eta erabiltzen dituen soluzioak naturan, drainadura jasangarrian eta auzoan zaharkitutako hiri-instalazioak berritzean oinarrituak dira.

BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK

BIM erabilerak

  • 3D-ko eredutik abiatuta, 2D-ko planoak lortzea.
  • Talkak detektatzea eta koordinatzea.
  • Neurketak ateratzea.
  • Eguzkiztapen-baldintzak birsortzea.
  • Informazioa kudeatzeko CDEa (Common Data Environment) sortzeko laguntza.
  • Ereduak, datu termikoak lortzeko oinarri.
  • Eraikuntza-faseen arteko koordinazioa.

Eskakizunak

Sustatzailea bizilagunen komunitate bat dela ikusirik, ez da eskatzen BIM helburuak, protokoloak edo estandarrak baliatzea. Hala ere, erabaki da BIM metodologiak erabiltzea, barne-estandarrak eta emaitzak direla eta (kontuan harturik efizientzia, proiektuaren barne-koherentzia eta datu-kantitate handiak iturri beretik maneiatzeko erraztasuna).

Ereduei buruzko informazioa

  • Arkitektura-eredua, birgaitze- eta irisgarritasun-proiektua definitzeko planoekin.
  • Komunikazio-gune berrien planoak definitzeko egitura-eredua.
  • Urbanizazio-eredua.
  • Etxebizitzen egungo egoerari, eraikuntza-ezaugarriei eta ezaugarri energetikoei buruzko datuak.
  • Herritarrek proiektu-prozesuan izandako parte-hartzeari buruzko datuak.

LORTUTAKO HELBURUAK

Metodologia erabiltzeari esker, eredu koordinatuak lortu ahal izan dira, informazio- eta dokumentazio-iturri bakar gisa. Lotutako ereduak baliaturik, proiektuak osatzen dituzten zatien koordinazioa eta koherentzia ziurtatu dira. Gainera, proiektua garatzeko prozesuan erabakiak hartzen lagundu da, diseinu-soluzioak bistaratzeari esker. Auzoa osatzen duten eraikinen arteko hurbiltasuna dela eta, posible da haien artean sorturiko afektazioak egiaztatzea.

Irudi eta dokumentu bisual eta argigarriagoak lortzeari esker, askoz ere samurragoa izan da komunikazioa sustatzaileekin, hau da, bizilagun-komunitateekin. Eredua datu-biltegi gisa erabili da, inkestetatik, herritarren parte-hartzetik eta EITetatik lortutako feedbacka gordetzeko.

Paseo de La Ilíada Iliada Ibilbidea, 01003, Araba