EIC Eraikina eta Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoaren egoitza
REVILLA AUZOA. ABANTO ZIERBENA, BIZKAIA
DATU NABARMENAK
SUSTATZAILEA:
AZPIEGITURAK SAMP
INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
Obra-zuzendaritzako ABEEa: G&C Arquitectos, ATELIER 80, David Fernández
ABEE kontratista: URBELAN – VIUDA DE SAINZ
BIM laguntza: NorthBIM
HASTE-DATA:
2020ko iraila
PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
SU AE-LC-01 Sektore Teknologikoa, SZAE-14 partzela, Abanto Zierbena (Bizkaia)
BESTE DATU NABARMEN BATZUK:
Multzoak 14.821 m² ditu
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
ENERGY INTELLIGENCE CENTER ERAIKINA
GUZTIENTZAKO EREMUAK. Aparkalekutara bideratuak (sotoak eta urbanizazioa).
EGOITZA. Eraikinaren mendebaldea. Behe-solairuan, atondoa, hitzaldi-aretoa, bilera-gelak eta zerbitzu-gelak ditu. Goiko solairuetan (1-3) bulegotarako espazio alokagarriak daude. Instalazioen eremua 1. solairuan dago, eta maila guztiekin dago konektatuta aireztapen-patioen bidez. 4. solairuan, instalazioetarako makineria jartzea dago aurreikusita.
EIC. Erdialdea eta ekialdea; honela dago banatuta:
- EIC Laborategiak. Komunikazio bertikalak, bulego eta laborategitarako espazio alokagarriak eta zerbitzu-gelak hartzen ditu. Instalaziotarako eremu teknikoa eta aireztapen-patioak ditu 2. solairutik 1. solairura bitartean, eta instalazioen eremua, berriz, 3. solairuan dago. 1. solairuan gerentzia-eremua dago. Estalkipeko solairua instalazio-makinak jartzeko dago egokituta.
- Full Scale eraikina. Eraikin industriala da, eta EIC Laboregiak eraikinaren atzealdean dago. Solairu bakarra du. Bada naberantz isurtzen den eremu bat, eta, aurreikuspenen arabera, makinak eta garatu beharreko prozesuak kontrolatzeko eremuak instalatu ahalko dira han.
BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK
BIM erabilerak
- Esperientzia pilotua
- Datu-kolaboraziorako ingurunea.
- Proiektua bistaratzea eta koordinatzea.
- 3D-an berrikustea eta koordinatzea (gatazken detekzioa).
- 3D-ko ereduetatik abiatuta, 2D-ko planoak lortzea.
- BIM as-built eredua sortzea.
Helburuak
- Jabetzarako eta eragile kideentzako esperientzia pilotu gisa jardutea BIM lan-fluxuan.
- Eragileen artean informazioa zentralizatzea, eta dokumentuak koordinatzean agertzen diren akatsak saihestea.
- Proiektua eredu birtualen bidez bistaratzea eta ulertzea.
- Proiektu-gatazkak detektatzea gatazken detekzio estatikoaren bidez, askotariko proiektu-diziplinen artean (arkitektura, egitura, instalazioak…).
- 2D-ko planoak lortzea, 3D-ko geometria eta dimentsio garrantzitsua duten diziplinen/objektuen 3D-ko eredutik abiatuta.
- Eredu birtual bat sortzea, kontuan izanik bat etorri behar ustiapen- eta mantentze-fasean aktiboa kudeatzeko oinarri gisa benetan eraiki denarekin.
LORTUTAKO HELBURUAK
Eredua etengabe ari da eguneratzen, eta, hala, posible da dokumentazioa 2D-an lortzea, obran erabili ahal izateko.
Eredu eguneratu hori baliatuko da oinarri gisa, etorkizunean aktiboa kudeatzeko eta mantentze-lanetarako eskakizunak errazteko.