Zubikoa kiroldegia birgaitu eta handitzeko lanak
BIRGAIKETA- ETA HANDITZE-LANAK (1. LOTEA)
DATU ESANGURATSUAK
SUSTATZAILEA:
Oñatiko Udala
TARTEAN DAUDEN AGENTEAK:
Miguel Imaz
HASIERA-DATA:
2019ko azaroa
PROIEKTUAREN KOKAPENA:
Oñati, Gipuzkoa
BESTE DATU ESANGURATSU BATZUK:
Proposamena ingurunean integratzearen garrantzia
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Jarduketa honek Oñatiko Zubikoa kiroldegia birgaitu eta handitzeko lanak egikaritzea du helburu. Lanak 5 lotetan zatitu dira, eta 1.an, 3.an eta 4.an bakarrik erabili da BIM metodologia:
- Lote orokorra
- Igerilekuen eta saunaren iragazketa
- Klimatizazioa, eguzki-energia eta gasa
- Erdi- eta behe-tentsioko instalazioak eta instalazio bereziak
- Sarbideen kontrola. Lehenik, ur-iragazketak konpondu nahi dira, baita teilatuen eta terrazen isolamendu-gabezia ere.
Bigarrenik, proiektuak kiroldegiaren funtzionaltasuna nahiz eremuen antolaketa hobetu eta energia-eskaria murriztu nahi ditu, handitze-lanak integratuz eta ekipamenduak energia-eraginkortasun handia izatea lortuz. Azkenik, asko zaindu da bolumen handiak ingurunean eta eraikinean ondo integratzeko lana.
BIM EREDUEN ERABILERAK ETA EREDU HORIETATIK ESKURATUTAKO INFORMAZIOA
BIM Erabilerak
- 3D-ko geometria
- 3D-ko koordinazioa
- BIM planoak
- Lanen jarraipena
- As-Built ereduak
Eskatutako baldintzak
- BIM eskarmentua
- Bim Execution Plan
- BIM ereduak (formatu natiboa)
- Common Data Environment
Ereduen informazioa
BIM metodologia erabiltzen da exekuzio-proiektua egiteko eta obra zuzentzeko, egitura, arkitektura eta instalazioak bat ez etortzea eragiten duten akatsak detektatzeko.
OBJETIVOS CONSEGUIDOS
BIM metodologia erabiltzeak honetarako balio izan du:
- Proiektua 3D geometriarekin erakutsi ahal izatea
- Eraikina eraiki aurretik irudikatzeko render-ak ateratzea
- Sortu ahal izan diren gatazkak murriztea