Erabilera tertziarioko eraikina UT2.2 lurzatian

ERISONO, EIBAR

DATU NABARMENAK

SUSTATZAILEA:
SPRILUR SA

HASTE-DATA:
2023ko uztailaren 3a

PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
UT2.2 lurzatia, Erisono, Eibar

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T
Proiektuak eraikuntza-bolumen bakarra proposatzen du UT2.2 lurzatian, 50 metro ingurukoa eta altuera desberdineko bi zonarekin. Sestra azpiko bi soto eta etxabe jarraitu bat aurreikusten dira; sestra gainean, berriz, hiru solairu eraikinaren ekialdean eta lau mendebaldean.

Etxabean, lokalak planteatzen dira, eta goiko solairuetan, ostera, gehienez 50 bulego, instalazioak aireztapeneko bi patioren inguruan multzokatuta (9 x 3 m-koak, komunikazio bertikaleko nukleoaren alde banatan kokatuta).

Erabilera nagusia bulego-erabilera xehatua da.

BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK

BIM erabilerak

  • Hasierako zuinketa.
  • 3D-ko koordinazioa.
  • Eragileen koordinazioa.
  • Partida garrantzitsuenen neurketak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkia), ziurtapen-prozesuan erabiltzeko.
  • Obraren jarraipena (aurrerapena kontrolatzea) eta ziurtapena.
  • Obra egikaritzeko 2D-ko dokumentazioa lortzea.
  • Obra-amaierako dokumentazioa lortzea.

Eskakizunak

a) BEParen aurrekoa

  • Hasierako zuinketa.
  • 3D-ko koordinazioa.
  • Eragileen koordinazioa.
  • Partida garrantzitsuenen neurketak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkia), ziurtapen-prozesuan erabiltzeko.
  • Obraren jarraipena (aurrerapena kontrolatzea) eta ziurtapena.
  • Obra egikaritzeko 2D-ko dokumentazioa lortzea.

b) BEPa. BIM egikaritze-plana

Kontratua sinatu eta 15 egunera, BIM egikaritze-plan zabaldua entregatu beharko da, zenbait edukiren gutxieneko alderdiak gehiago zehazturik, hala nola haste-datak, tarteko mugarriak eta amaiera, organigramak eta abar:

  • Bezeroaren BIM helburuak: zer lortu nahi den BIM ereduarekin.
  • Ereduen erabilerak.
  • BIMaren rolak eta erantzukizunak.
  • Proposatutako BIM taldea. Organigrama.
  • Ereduen BIM irismena. LODa.
  • Ereduak antolatzea eta egituratzea.
  • Informazioa kudeatzea. Karpetak sailkatzeko sistema.
  • Proposatutako BIM lan-fluxua: BIM ereduak nola sortuko diren eta koordinazio-sistemekin eta aurrekontuekin duten lotura zehazteko lan-fluxu orokorra zehaztea.
  • Interferentzia-matrizea.
  • Baliabideak. Softwarea eta hardwarea.
  • BIM entregagarriak. 23
  • Estandarrak eta nomenklatura-sistema (ereduak, osagaiak, sistemak…).

c) Ereduaren lankidetza- edo kokapen-ingurunea

Lan honetarako ez da zehazten inolako kokapenik. Ekipoak tokian bertan jardun dezake, edo zerbitzariak erabiliz. Ez dago baimenik edo sarbiderik gaitu beharrik erakunde kontratatzaileko teknikarientzat; izan ere, ereduak entregatzeko formatuak bistaratze-tresnak (bisoreak) erabiltzeko aukera eman behar du eredua berrikusteko. Lizitatzaileari dagokio eredu eguneratua zaintzea, eta fitxategiak kudeatzeko formatua edo sistema aukeratu ahal izango du.

d) BIM entregagarriak

  • BIMaren egikaritze-plana entregatuko da.
  • Egikaritze-proiektua:


• Modelo federatua, IFC 4 formatuko 300eko LODarekin —gehienez ere 250 MB-koa—, diziplina bakoitzari dagokion informazio-mailarekin, eta eredu natibo indibidualak, diziplina bakoitzari dagokion informazio-mailarekin.
• Talka-txostena Excel formatuan.
• Ereduetatik ateratako dokumentazioa, oniritzia lortzeko beharrezkoa.
• Proiektuaren partidarik garrantzitsuenen neurketak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkiak).
• BIM egikaritze-planari buruzko informazio eguneratua jasotzen duen BEPa, zeinak eraikuntza-fasean laguntza-dokumentu gisa balioko baitu kontratistarentzat. 24

e) Irismena. Informazio-mailak

Egikaritze-proiektuan, ereduen irismena 300eko LODekoa izango da, BIM FORUM 2018an ezarritakoari jarraikiz. LOD DIZIPLINA
ARKITEKTURA 300
EGITURA 300
URBANIZAZIOA 300

Ereduei buruzko informazioa

  • Hasierako zuinketa.
  • 3D-ko koordinazioa.
  • Eragileen koordinazioa.
  • Partidarik garrantzitsuenen neurketak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkia), ziurtapen-prozesuan erabiltzeko.
  • Obraren jarraipena (aurrerapena kontrolatzea) eta ziurtapena.
  • Obra egikaritzeko 2D-ko dokumentazioa lortzea.
  • Obra-amaierako dokumentazioa lortzea.

LORTUTAKO HELBURUAK

Hauek dira kontratu honetarako jabetzaren eta proiektuaren helburu orokorretan oinarrituta ezarritako BIM helburu nagusiak:

  • Informazio-eredu zentralizatu bat edukitzea.
  • Diseinu-soluzioak bistaratzea eta erabakiak hartzeko prozesuei euskarria ematea. Informazioa sortzea eta bistaratzea, diseinu-fasean erabakiak errazago hartzeko, baita ustekabeko egoeretan erreakzionatzeko gaitasuna eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioa hobetzeko ere.
  • Diseinuan diziplinak koordinatzen direla ziurtatzea: askotariko diziplinetako soluzioen arteko koherentzia eta fidagarritasuna ziurtatzea, baita inplikatutako eragileen arteko komunikazioa ere.
  • Proiektuaren bizi-zikloa eta kostua aztertzen laguntzea.
  • Informazioa transferitzen laguntzea, hasi diseinutik eta eragiketa- eta mantentze-faseraino. Informazio-iturri bakar eta koherente bat entregatzen dela ziurtatzea, eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioa hobetzea.
  • Irudi eta ibilbide birtualak sortzen laguntzea.

Paseo de La Ilíada Iliada Ibilbidea, 01003, Araba