Merkataritza-eraikin bat eta industria-eraikin bat egikaritzea

BERGARAKO LARRAMENDI INDUSTRIALDEA

DATU NABARMENAK

SUSTATZAILEA:
Sprilur SA

INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
Imara Ingenieritz, C. Adolfo Sobrino eta SPRILUR

HASTE-DATA:
2017ko apirilaren 5a

PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Larramendi industrialdea, C eta K lurzatiak, Bergara

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T
Industria-eraikina 10 metro garai da, eta 510 m²-ko bederatzi industria-modulu eta 382,50 m²-ko zortzi modulu hartzeko diseinatu da. Pabiloien solairuarteak aurreikusita daude egituran, baina ez dira eraiki.

5 x 5 metroko ateak dituzte, kamioiak sartu ahal izateko, eta 10 tonako zubi-garabiak instalatu ahal izateko moduko sostengu-ahalmenarekin daude diseinatuta.

Industria-eraikin horri atxikita, hirugarren sektorerako eraikina dago, hiru solairutan antolatua. Solairu bakoitzeko 255 m² ditu, eta 10 metroko altuerara iristen da.

Eraikuntza industrializatuarekin, egituran aurrefabrikatutako elementuekin eta inguratzaileekin diseinatuta daude, eta kalifikazio altua dute, Eraikuntza Jasangarriaren Gidek diotenari jarraikiz.

BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK

BIM erabilerak

  • Diziplina anitzeko BIM ereduak kontrolatzea eta bistaratzea.
  • Obra-zuinketa, BIM eredutik abiatuta.
  • 3D-ko koordinazioa.
  • Eragileen koordinazioa. BIM ereduak erabiltzea obra-fasean.
  • 2D-ko dokumentazioa eta obra egikaritzeko informazioa lortzea, BIM eredutik abiatuta.
  • Proiektuari loturiko aurrerapen-kontrol eta ziurtapenaren hileroko neurketarik garrantzitsuenak lortzea (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkiak), BIM eredutik abiatuta.
  • Obra-amaierako dokumentazio eguneratua lortzea.

Eskakizunak

  • Kontratistaren BIM managerra.
  • Datuen ingurune komuna.
  • BEPa eguneratzea.

Ereduei buruzko informazioa

Obrak egin bitartean, proiektuaren aurrerapenaren kontrol eta ziurtapenik garrantzitsuenen neurketa egiten da hilero (zimenduak, egiturak, fatxadak eta estalkiak), BIM eredutik abiatuta; ildo horretan, hileko lan-fluxua zehazten da, BIM ereduen bidez hileko ziurtagiriak entregatzeko.

Obrak egikaritu bitartean hilero eguneratzea ereduak, eta amaitu ondoren as-built eredua lortzea.

LORTUTAKO HELBURUAK

  • BIM informazio-eredu zentralizatu bat edukitzea.
  • Soluzioak bistaratzea eta erabakiak hartzeko prozesuei euskarria ematea: informazioa sortzea eta bistaratzea, eta sortzen diren ezustekoen aurrean erreakzionatzeko gaitasuna hobetzea.
  • Diziplinen arteko koordinazioa ziurtatzea: askotariko diziplinetako soluzioen arteko koherentzia eta fidagarritasuna bermatzea (arkitektura, egitura eta instalazioak), baita inplikatutako eragileen arteko komunikazioa ere.
  • Proiektuari lotutako kostuak, epeak eta bizi-zikloa aztertzen eta kudeatzen laguntzea.
  • Informazioa transferitzen laguntzea, hasi diseinutik eta eragiketa- eta mantentze-faseraino: informazio bakar, fidagarri eta koherentea eskaintzen duen as-built iturri bat ematen dela ziurtatzea, eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioa hobetzea.
  • Irudi eta ibilbide birtualak sortzen laguntzea.

Paseo de La Ilíada Iliada Ibilbidea, 01003, Araba