Mugarra Homes
57 ETXEBIZITZAKO BLOKEA. IURRETA, BIZKAIA
DATU NABARMENAK
SUSTATZAILEA:
Neinor Homes
INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
Neinor Homes, Urbelan, Cooperactiva
HASTE-DATA:
2021eko azaroaren 22a
PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Iurreta, Bizkaia
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Eraikina ataripeko espazioaren gainean altxatzen da, eta materialtasun bera partekatzen du ondoko blokearekin. Guztira, tipologia desberdineko 57 etxebizitza-unitate definitzen dira (logela bakarrekoak, bikoak eta hirukoak), eta hiru komunikazio-gunetatik irits daiteke haietara. Garaje komun bat planteatzen da lurzati osorako, sarbide bakarrarekin.
Eredu-oinplanoan, 11 etxebizitza daude solairu bakoitzeko, eta eguzkiak ematen dien terraza handiak dituzte, espazio publikorantz irekita. 5. solairuan eta atikoan bi etxebizitza-mota ageri dira, hegoalderantz terraza handiekin eta atiko-bokazioarekin, baita 6 etxebizitza duplex ere (atiko-solairuan dute eguneko eremurako eta logela nagusirako sarbidea).
Etxebizitzak orientazio bikoitzekoak dira, eta bakar bat ere ez dago iparraldera bakarrik orientatuta. Etxebizitza guztiek hegoaldera, ekialdera edo mendebaldera begira dituzte egongelak. Terrazetara egongelatik eta sukaldetik sartzen da beti. Gela guztiek kanpora ematen dute, eta bereizita gelditzen dira eguneko eta gaueko eremuak. Gainera, ahalik eta gehien murriztu da etxebizitzetako egongelak eta logelak mugakide egotea. Komunak barrualdean daude, eta instalazioen erdiko bizkarrezurra osatzen dute.
Ibairantz eta berdegunerantz —hegoaldeko eta mendebaldeko aurrealdean—, terraza eta areto beiraztatuz zabaltzen da eraikuntza, eguzkiaz eta ikuspegiez gozatzeko. Aldi berean, paisaian integratzea ahalbidetzen du, eta hobetu egiten du eraikuntzaren kalitate bisuala. Fatxada horiek diseinu irekia dute, terrazan integratutako bao-tratamenduarekin. Horrek sakontasuna ematen dio fatxadari, eta «iragazki-espazio» bat sortzen du tartean, kaptatzeko eta disfrutatzeko.
Iparraldeko fatxadak, kontuan izanik esposizio handiagoa duela haize eta euri nagusiekiko, aurrealde seriatua du, itxiagoa, hegal triangeluarrekin, logela eta eskaileren banaketara egokiturik.
BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK
BIM erabilerak
- Diseinuko BIM ereduak sortzea dokumentazioarekin.
- Koordinazioa berrikustea eta talkak detektatzea.
- Neurketak ateratzea eta aurrekontuak egitea.
- Bideragarritasun-azterketa ziurtatzea.
- Orubearen baldintzak birsortzea.
- Diseinua berrikustea (Neinor Homes estandarren arabera).
Eskakizunak
- Eredu federatu eta kodifikatuak.
- Koordinazioari eta talkei buruzko txostenak.
- BEP eguneratua, proiektuaren kasuistikan oinarrituta.
- Nahitaezko Gutxieneko Jardunbide Egokiak betetzea.
- Neinor Homes etxeak emandako BIM baliabideak erabiltzea.
- EIR (Exchange Information Requirement) eskakizunak betetzea.
- Eredu guztietatik ateratako planoak
Ereduei buruzko informazioa
- Geometria-eredu federatuak formatu natiboan.
- Argitalpen-eredu federatuak formatu natiboan.
- Datum eredua.
- Geometria-eredu federatuak IFC2x3 formatuan.
- Argitalpen-eredu federatuak IFC2x3 formatuan.
- Geometria-eredu federatua NWD formatuan.
- Talken eta interferentzien NWF fitxategia.
LORTUTAKO HELBURUAK
Neurketak ateratzea izan zen proiektu honetan definitutako BIM erabilera ugarietako bat, eta arrakastatsua izan da.
Aurrekontu-desbideratzeak ahalik eta gehien murrizteko, Neinor Homes etxeak proposatzen du neurketak behar bezala ateratzea, BIM ereduaren erabilera gisa.
Modelatutako elementu guztiak zehatz-mehatz kodetzearen bidez, espero da BIM eredua erabiltzea informazio-iturri nagusi gisa.
BIM ereduari buruzko informazio hori arkitektura-etxeak emandako aurrekontuarekin alderatzen da, eta ereduaren eta aurrekontuaren arteko lotura zuzena bilatzen da.
INTERFERENTZIAK DETEKTATZEA
Interferentziak detektatzea izan da BIM erabileren beste kasu arrakastatsu bat.
Neinor Homes etxeak eskatzen du BIM ereduak erabiltzea diziplina barneko eta arteko koordinazio espazialerako plataforma nagusi gisa.
Kasu honetan, ondo integratutako eta interferentziarik gabeko diseinu bat lortu da, Neinor Homes etxeko lantaldeak definitutako diseinu- eta modelatze-prozesuak baliatzeari eta betetzeari esker.