Zorrotzaurre proiektua (Viuda de Sainz eta Ingreen Innovación)

SALBURA. ARABA

DATU NABARMENAK

SUSTATZAILEA:
Zorrotzaurre Kudeaketa Batzordea

INPLIKATUTAKO ERAGILEAK:
Viuda de Sainz eta Ingreen Innovación

HASTE-DATA:
2020ko ekaina

PROIEKTUAREN KOKALEKUA:
Zorrotzaurre uhartearen iparraldeko muturra, Bilbo

BESTE DATU NABARMEN BATZUK:
Saneamenduko eta zabor-bilketa pneumatikoko sareen BIM ereduak egin ziren, unitate horietarako obra-neurketen trazabilitate hobea lortzeko, proiektuan jasotakoez bestelako soluzioak aztertzeko eta soluzio horiek hiru dimentsioko ingurune batean ikusteko.

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

T

Zorrotzaurreko 1. egikaritze-unitatea urbanizatzeko proiektuaren helburua da Zorrotzaurreko Erribera (Iparraldeko muturra) osorik urbanizatzea. Jarduera nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Bidearen betelanak, uholde-arriskuak saihesteko kota bermatu ahal izateko.
  • Saneamendu-ponpaketak.
  • Euri-urak biltzeko, biltegiratzeko eta berrerabiltzeko deposituak.
    Itsasadarraren azpitik zenbait bide proiektatu dira, sare berriak ibaiertzetan lehendik daudenekin lotzeko.
  • Hiri-hondakin solidoen bilketa pneumatikoa.

BIM EREDUETATIK LORTUTAKO INFORMAZIOA ETA ERABILERAK

BIM erabilerak

  • 3D-ko diseinua eta bistaratzea.
  • Interferentziak koordinatzea eta aztertzea.
  • Neurketak ateratzea eta aurrekontuak sortzea.
  • Errealitate areagotua.
  • Jasangarritasuna: CO2-aren aztarna kalkulatzea.

Eskakizunak

  • Obraren kontrola hobetzea, eta, horretarako, aktibo jakin batzuk digitalizatzea.
  • Balio erantsi gisa, proiektatutako soluzioaren karbono-aztarna kalkulatu da, ereduetatik ateratako datuetan oinarrituta.

Ereduei buruzko informazioa

  • Geometria-eredu federatuak formatu natiboan.
  • Ereduak formatu natiboan.
  • IFC2x3 formatuko ereduak.
  • Geometria-eredu federatua NWD formatuan.
  • Talken eta interferentzien NWF fitxategia.

LORTUTAKO HELBURUAK

  • 3D-ko maketen bidez, askoz modu intuitiboagoan bistaratzea saneamenduko eta zabor-bilketa pneumatikoko sareak.
  • Sareen arteko interferentzia posibleak behar besteko aurrerapenaz aztertzea eta gatazkak eraikuntza-fasea baino lehen konpontzea.
  • Neurketak ateratzea eta aurrekontuak exekutatzea.
  • Alternatiba teknikoak aztertzea.
  • Proiektatutako sareen karbono-aztarna kalkulatzea. Kalkuluak irudikatzea, ereduak bistaratzen eta datuak kudeatzen dituzten tresnen bidez.
  • Errealitate areagotuarekin in situ eginiko ibilaldiak.

Paseo de La Ilíada Iliada Ibilbidea, 01003, Araba