«BIM metodologiarekin errazagoa zaigu eragile guztien arteko lankidetza aurrera eramatea eta eraiki aurretik akatsak antzematea»
Industria-lurzorua kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa da SPRILUR; SPRI taldeko kide da eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mende dago.
BIM Batzordeari eskaini dioten babesaz eta BIM metodologiarekin nola egiten duten lan azaldu digute Aurkene Niño SPRILUReko proiektu-buru eta Garapen Jasangarriko arduradunak eta Leire López Corres Ibaizabaleko arduradun tekniko eta BIM Euskadiko koordinazio-taldeko laguntzaileak. Gainera, haien pabiloietako bat erakutsi digute: Ibaia izenekoa.
BIM metodologiaren onurez hitz egin digute. Eraikuntza-prozesurako ez ezik, industriako higiezinen alokairu zein mantentze-lanetarako ere metodologia onuragarria dela nabarmendu dute.